Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Ur-kulturaren oinordekoak

2009/11/01

Ur-kontzientzia dugu baina ez, aldiz, argindar edo gasolina-kontzientziarik. Hobeak gara grifoa ixten argia amatatzen baino. Ur-ixuria ikusi egiten dugu eta hainbat trikimailu egiteko gertu gaude ura aurrezteko, ura urria izateaz gainera denon ondasuna delakoan. Aldi berean uste dugu, ordea, argindarrik ez dela sekula falta izango eta auto-depositoan sartzen dugun gasolina gurea baino ez dela.

Ur-kulturaren oinordekoak - Gehiago irakurri

Kalabaza hutsik

2009/10/31

Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak dira Halloween festak taberna eta diskoteketan eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan ez da beste konturik.

Kalabaza hutsik - Gehiago irakurri

Klase ertainaren hautua

2009/10/31

Pasa den igandean El País egunkarian Jose Luis Barberiak krisiari buruz idatzitako erreportajetik ateratako paragrafo bat.

Klase ertainaren hautua - Gehiago irakurri

Betiko lepotik kontuak

2009/10/30

Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak alderdirik gehientsuenon onespenaz baietsiko dira eta zalantzarik ez albiste ona dena. Politikagintzan beti ere ona omen da aurrekontuak adostasun handiz onartzea eta alderdiak kinka larrietan elkarrekin konpontzen badira, hainbat hobe. Baina alderdi guztien gainetik eta politika guztien azpitik, lastima gero gobernu-aldaketa nabarmenak aurrekontu-aldaketarik nabarmendu ez izana. Behin aukera aproposa izan guztia hankaz gora jartzeko eta, hala ere, betiko lepotik kontuak.

Betiko lepotik kontuak - Gehiago irakurri

Komiki-ekitaldi ugari Donostian eta Gasteizen

2009/10/30

VI. komiki-jardunaldiak, Métal Hurlant zinema zikloa eta Komik 10 gida Donostian, eta fanzine erakusketa eta Crash Comic 09 lehiaketa Gasteizen

Komiki-ekitaldi ugari Donostian eta Gasteizen - Gehiago irakurri

Lisboa 2: Alfama eta Baixa auzoak

2009/10/29

Alde zahar bietatatik hasiko gara hiriko bisita: Alfama eta Baixa, bata bestearen ondo-ondoan baina biak nahiko diferenteak

Lisboa 2: Alfama eta Baixa auzoak - Gehiago irakurri

Birusak eta lurpeko arraiñak

2009/10/29

Gaurko saiua, gripez kutsatzeko bildurra dakenei eskindu detsegu (eskua emon aurretik pentsau deizuen). Constantinoplako espeleoarrain illunak ¿zer ete dira? Josu Waliñon ipoiña: "Txapela". Eta musika maillan, Barricada, Errobi eta "Love me do" kantuan bertsiño bi: Beatliak eta Flaco Jimenez.

Birusak eta lurpeko arraiñak - Gehiago irakurri

Autoentzako euskal argindar-sarea abian

2009/10/29

Euskal Energiaren Erakundeak eta Repsolek elkarrekin sinatu dute, gaur, auto elektrikoen bateria-karga sarea Euskal Autonomia Erkidegoan ikertzeko, garatzeko eta indarrean jartzeko hitzarmena. Inork ez du honez gero uste berandu baino lehen autoak argindarrez ibiliko ez direnik. Baina, auto elektrikoak ibiliko badira, nonbait kargatu eta birkargatu beharko dira. Honek bi arlo landu beharra eskatzen du: azpiegitura eta teknologia berri-berria.

Autoentzako euskal argindar-sarea abian - Gehiago irakurri