Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Bertan" Bilduma

"Bertan" Bilduma

Asier Sarasua 2009/12/28 16:23
Gipuzkoako Aldundiak kaleratzen duen bilduma bat da "Bertan". Zorte handia daukagu gipuzkoarrok eta euskaldunok oro har. Kalitatea, prezio egokia (merkea), diseinua,... bilduma dotorea da Bertan hori!

Izugarri gustatzen zait Bertan Bilduma. Gipuzkoako gai kultural, historiko eta artistikoak lantzen ditu, gehienbat. Hogeitik gora ale atera dituzte dagoeneko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lana da. Bilduma ederra, maketazio dotorea, argazki zoragarriak, testu egokiak...  eta sarean ere kontsultatu daiteke PDF formatuan. Zer gehiago eskatu daiteke?

Prezioa ere ezin egokiagoa. 10 euro ale bakoitzeko. Etxean 5-6 ale izango ditut. Erosi dudan azkena hauxe: Praileaitz I haitzuloko zintzilikarioak. Bildumako azken alea dela uste dut (22.a).

Hizkuntza irizpidea ere primerakoa da. Ale guztiak euskaraz daude eta azken orrietan (beste maketazio eta paper mota xumeago batekin), testuak beste 3 hizkuntzatara itzultzen dira: gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Informazio gehiago eta alerik gehienak jaisteko aukera aldundiaren webgunean, http://bertan.gipuzkoakultura.net/.


leire
leire dio:
2009/12/31 13:57

Kalidade onekuak, zainduak eta merkiak. Ze gehixago eskatu leike? Beste leku batzuetan be egittia!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz