Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Sandali-txoixa (haitz-enara, Ptyonoprogne rupestris).

Sandali-txoixa (haitz-enara, Ptyonoprogne rupestris).

Asier Sarasua 2009/12/30 17:55
Orain dela egun batzuk beheko argazkia heldu zen nire eskuetara. Araozko (Oñati) Sandaili ermita da. Eta "Sandali-txoixaz" gogoratu nintzen.

Oier Gorosabelek bere blogean argitaratu zuen hau argazkiau. Guregipuzkoa.net webgunean kaleratu dute eta CC lizentziaz banatu. Juan San Martin eibartarrak 1957an kaleratutako argazkia da.

Sandeli, Araotz

Sandaili edo San Elias* haitzuloa da (Araotz, Oñati) eta bertan izen bereko ermita dago (**adi, eguneraketa behean).

Eta gogoratu naiz Oñatin gertatu zitzaidanaz. Hango txori-izenak biltzen ari nintzela, lekuko batek "sanda(i)li-txoriak" aipatu zizkidala; enaren artean bazirela enara-enarak (edonon ikusten direnak) eta sandali-txoixak, mendi eta harkaitz inguruan bizi direnak.

Eta gogoratu naiz izen berezia iruditu zitzaidala "sandalien" hori.

Gerora jakin nuen, jakina, txori horren izenak ez daukala zer ikusirik hondartzako sandaliekin eta bai sandeli, sandali edo sandaili haitzuloarekin. Han inguruan dagoelako Oñatiko haitz-enara edo sandaili-txori kolonia handiena (Ptyonoprogne rupestris).

Lehenago ere idatzi dut haitz enaraz. Hortxe informazio gehiago txori honen inguruan eta enaren inguruan, oro har.

.............................

**EGUNERAKETA (2016-12-29): Borja @protoeuskaldun-en lorratzari jarraituz jakin dut, beharbada, ermita/kobazulo honen jatorrizko izena Sanda Ilia (Santa Julia) dela, gerora San Elias bilakatua, izen biek euskaraz duten antzekotasunarengatik (ikus Euskaltzaindia). Horren eraginez euskaraz sandeli/sandali/sandaili izenak erabiltzea gaur egun ere. Testu zaharretan (XV.-XVI. mendean) horrela aipatua:

                Sanda iliac atrac ditu zizarrez
                Nola zizarrez da ala zendalez
                Hermandadea arcandoa negarrez
                Anso Garcia é gasteluori emunez
                Ec envinda estiquicha esan ez.
                Lascavarroen y esataco lastorra
                Lascavarro costatuan onela
                Gavaz ere urtunica obela
                Argui izarroc ditugula candela
                Ostatuan guera diro igu emenda.

Mitxelenak proposatutako irakurketa:

                Sandailiac ateac ditu zirarrez,
                Nola zirarrez da ala zendalez.
                Hermandadea arean doa negarrez,
                Anso Garciac gasteluori emun ez,
                ..... ............... esan ez [esanez?].
                Lascauarroen yesetaco lasterra!
                Lascauarrroc ostatuan onela:
                Gauaz ... urtenic ...............
                Argui içarroc ditugula candela,
                Ostatuan ...........................)

Non: Puerto de Oñatiren eskuizkribuak, Apéndice.
Bertsio honen iturria: K. Mitxelena, Textos Arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 92-97or.    

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz