Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Nekeak lausotutako begien itsutasuna

2010/04/24

“Nekearen nekez, begiak ixten dituzunean, ikusezin bilakatzen bainauzu…” Zenbat gaizki-ulertze, zenbat maitasun-galera eta zor, zenbat eskasia eta zabarkeria, zenbat gatazka, birrinketa eta hondamendi gero… nekeak lausotutako begien itsutasunez!

Nekeak lausotutako begien itsutasuna - Gehiago irakurri

Erabiltzen al dira twitter-eko zerrendak?

2010/04/23

Atzo egindako pare bat galderei eginiko erantzunak bata bestearen atzetik.

Erabiltzen al dira twitter-eko zerrendak? - Gehiago irakurri

Pattarra pittarrian

2010/04/23

Ahuntzak eguardixan doministiku egin dau lehenmundisten kontura. Txakur andaluzan istorixia kontau dogu, baiña benetakua: Canelo. Erbesteratutako sefardixen gauza pare bat be jakin doguz, eta Barricada eta Mastrettan doiñu artian XVIII gizaldiko balada irlandar baten bertsiño bi entzun doguz: "Whiskey in the jar", Dubliners eta Thin Lizzyk emonda. Waliñon ipoiña "Herio" izan da, eta amaitzeko Felisa Urzuriaga eibartarra entzun dogu gerra osteko eskolian barri emoten.

Pattarra pittarrian - Gehiago irakurri

Telefonoaren doinura

2010/04/23

Eskuko telefonoak edozertarako balio du. Argazki kamera da, bideoa, gpsa, irratia, jokoa, ordularia, mp3a, egutegia,... eta batzutan telefonoa ere bai. Gure etxepean gazte dezente biltzen da arratsaldetan. Jeniffer, Izaro eta Ainhoa aparte jartzen dira, segapotoan musika ipini eta dantzan aritzen dira. Beyonce edo Britney Spearsen bideoak ikusten dituzte eta koreografiak imitatuz ikasi eta dantzatzen dituzte. Gure kaletik hurbil Abontza deitzen dioten etxe-ingurua dago. Eibarko eremu berde handiena dago bertan. Abontzako etxepeetan elkartzen dira Aner, Pedro Alfonso eta Yerai. Hip-hop doinuak ateratzen dira Anerren telefonotik eta break-dancean trebatzen aritzen dira.

Telefonoaren doinura - Gehiago irakurri

Demokraziaren eskuzabaltasuna goresteko

2010/04/22

Juan Antonio Samaranch hil da, bai, eta komunikabideei jaramonik eginez gero badirudi orain dela 30 urte jaio zela mundura, Nazioarteko Olimpiar Batzordearen lehendakari izendatu zutenean edo. Baina ordurako, Samaranch jaunak 60 urte zituen eta frankismoaren baitango ibilbide luze bezain nabarmenetik zetorren.

Demokraziaren eskuzabaltasuna goresteko - Gehiago irakurri