Blogak
Kataluniako CCOOren historia-artxiboak milioi t´erdi erreferentzia
2010/06/08Kataluniako Comissions Obreres sindikatuak deitua, Josu Jon Imaz Euskal Energia Klusterraren zein Petronorren lehendakaria atzo astelehenez mintzatu zen konfederazioaren Bartzelonako egoitzan "Energia i sostenibilitat" gaiaz. Bide batez, CCOOen Arxiu Històric delakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen.
Azpimarra 2010-V-14
2010/06/08Zapateron neurrixak (oh my sweet functionaries), burtsak behera, Garzon suspendiduta, Naparroako euskaldun sufriduak.
Errebaleko bizilagunen posizioaren inguruko azalpena
2010/06/08Skycrapercity foroan hitz egin izan da Errebal proiektuaren inguruan, eta hor bizilagunen kexak ulertzen ez zituela esan zuen batek. Azalpen batzuk Errebal Center zenarekin gertatutakoaz.
Patxi Zabaletaren oroitzapenetan
2010/06/06Gaur, ekainak 6, 1988tik hona urtero bezalaxe, Mikel Larrañagak eta lagun andanak gutuna argitara dute prentsan Patxi Zabaleta zenaren oroitzaz eta gomutaz. Hain zuzen ere, gaur dira hogeita bi urte ETAk Patxi erail zuela Elgoibarko kale-bazterrean. Herriko semea hil, familia izorratu eta inoren izena zikindu nahi… hiru xemaiko hitz galanten izenean. Eta, guztia, ezertarako ez.
Bionika
2010/06/04Erretratu sail honetan, naturalezan topau dittudazen sinbiosi edo aboziñamentuak bildu dittudaz. Euren artian, nabarmen nagusitzen dira protesi metalikoz osatutako arboroidiak (androidien landaroidiak).
Biribila eta kiribila
2010/06/03Giza-mugikortasunak eta errepide-sareak elkarren lehian eragiten duten hazkuntza ez da zirkulua, ez behintzat zirkulu itxia. Ez da biribila, kiribila baizik, amaierarik gabeko kiribila, Edengo paradisutik hona etenik gabe hazten ari den munstrua alegia. Batere “aliena” ez gero, guztiz lurtiarra baino.
Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02Joan den otsailean Telefónica-ko presidente César Aliertak Bilbon izandako jardunaldi batzuetan esandakoak hautsak harrotu ditu sarean: Googleri eta beste bilatzaileei eta Interneteko zerbitzu-hornitzaile handiei haien sareak erabiltzeagatik kobratzen hasteko asmoa dutela adierazi du, telekomunikazio-operadorearen azpiegiturari esker kosturik gabe negozioa egiten ari direla argudiatuta. Askok pentsatuko dute asmo hori ez dela hain arraroa ere, oso ohikoa dela asko dutenengandik sos batzuk ateratzen saiatzea. Googlek, adibidez, horrelako asko jasan behar izaten ditu: egunkariek Google News zerbitzuaren irabaziak haiekin partekatzeko eskatu izan diote askotan, haien edukien kontura aberasten ari omen delako. Bat baino gehiago ados egongo da eskaerarekin, eta justua iritziko dio gehien duenak banatzeari. Baina asko dago jokoan Telefónicak bere nahia egin edo ez horretan: sarearen neutraltasuna arriskuan legoke, eta, horrekin batera, Internetek gaur egun ezagutzen duguna izaten jarraitzea.
