Carn al grill
Zortzi-bederatzi kartel daude, barra-atzekaldean, bertako kafetegian zein jatetxean eskaintzen dutenaren berri emanez. Denak ere txukun samarrak, estilo berekoak, bat edo izan ezik.
Hizki handitan euskaraz eta txikitan, berriz, gaztelaniaz zein ingelesez, esaterako:
edota
Guztietatik, ordea, bat zeharo aldrebesa da.
Bistakoa da arraina eta haragia iragartzeko irizpideak erabat ezberdinak izan direla. Nekez sinetsiko gero itzultzaile berbera izan denik.
Nolabaiteko arrazoiren aurkitu behar eta, oso oker ez banago, carn al grill katalanez da. Daitekeena beraz Kataluniako beste restopen baterako egindako kartela Ugaldebietan jarri izana. Hau horrela balitz itzulpena zuzena litzateke, kokapena aldiz okerra. Baina honek esangura izango luke Kataluniako beste restopen batean zera jarria legokeela: PARRILLAN ERRETAKO OKELA.
Argazkiak ateratzen ari naizela mostradore osteko zerbitzariak diosta: “Está mal ¿verdad?”. Hau da, ez naiz ni lehena, aurretik ere norbaitek zerbait esan die eta badakite. Baina, jakin arren, ez dute nonbait aldatu beharrik sentitu. Seguru gero Katalunian ez duela euskal testuak egun bi iraun.