Blogak
Mikrofonoak zer edo zertarako balio du
2011/05/15Mitina genero heldu samarra denik ezin uka. Egun ezagutzen dugun eran ez bada ere, egungo zentzu berean behintzat XIX. mende hondarrekoa edo. Bozgorailua eta datxekion mikrofonoa baina lehenagokoa. Lehen mitinetan ez zen mikrofonorik eta, jakina, ahots zoliaren jabe izateaz gainera orroa egitea beti ere komenigarri, seguru-segurutik.
Biscayensis edo Euskariensis… baina euskal balea
2011/05/14Asteburu honetan Orion ospatuko dute Kantauriko azken balea-arrantza. Ez dakit horrelakorik ospatzekoa ere ote den, baina gogoan dut inuit txikiak bekozko ilunez galdetu zidana: “Euskalduna? Balearik gabe utzi ginduztenetakoa?”
Bidangoz - Emazte bat eta xaxtrea
2011/05/13Antxiñan sastriak etxera etortzen ei ziran biharrera, otorduak be bertan eginda. Horretan ez luzatzeko eta biharra bizkor eragittiarren, hara zer pasau jakon gure andratxuari.
Dantzaren alorreko bilera bat Jaurlaritzan
2011/05/12Pasa den maiatzaren 5ean Bilbon elkartu ginen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Kultura Herritarren Aldeko Kontratuaren baitan antolatutako dantzaren alorreko lehen bileran.
Galderabako prentsaurrekoak
2011/05/12Kazetari-elkarteak kexu dira egunotan alderdi politikoen informazioaz jasaten omen duten askatasunik ezaz. Besteak beste, bi zentsura-mota dira zehatz-mehatz salatu izan dituztenak. Batetik, hauteskunde-kanpainetako informazio-blokeak alderdiek beraiek egin izana. Bestetik, galderarik gabeko prentsaurrekoak. Lehenengo kasuan arrazoi osoa dute; bigarrenean, ez beti.
Edukiak on line kontsumitzen: erabiltzaileon kontrolaren galera
2011/05/10Mende honen hasieran, Internetek eta P2P sareek ahalbidetutako hartu-emanari esker, erabiltzaileok ikus-entzunezko edukiaren kontrola hartu genuen, eta eskaintza ikaragarria izan dugu guztiok eskura (P2P sareen funtzionamenduak erabiltzaileok beraien ordenagailuetan duten edukia beste erabiltzaileekin partekatzean datza). Azkenaldian, ordea, internauta asko musika, bideoak eta abar streaming bidez kontsumitzen hasi dira, edo on line zerbitzuen bidez partekatzen. Eduki hori norbere ordenagailuan ez gordetzeko joera horrek, luzera, erabiltzaileok berriz ere ikus-entzunezko edukiaren gaineko kontrola galtzea ekar dezake.
