Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Bertan Bilbo!

2012/03/29

Batere erregairik gabe ibiliko omen den beribila datorren udan aurkeztuko da. Aire konprimituz abiatuko da eta ezein ibilgailu elektriko baino garbiagoa eta merkeagoa izango omen da. Ezelango isuririk gabe, gainera. Bertan Bilbo!

Bertan Bilbo! - Gehiago irakurri

Herri honen gutxiengoak nahi duen erreforma

2012/03/29

Lan Erreformak gehiengo zabala du Kongresuan: 197 boto alde, eta 147 aurka. 23 euskal diputatu daude tartean (5 Nafarroatik eta 18 EAEtik); horietatik 5 agertu dira alde eta 18 aurka. Euskal herritarron ordezkaritzaren gehiengoa Lan Erreformaren aurka dago. Zergatik pairatu behar dugu?

Herri honen gutxiengoak nahi duen erreforma - Gehiago irakurri

Martxoak 29: greba orokorra #m29greba

2012/03/29

2040. urtetik zatozen horri: gaur, 2012ko martxoaren 29a greba orokor eguna izan zen Euskal Herrian eta Espainiako erresuman. Ez, oraindik ez ginen Europa mailan erantzuteko gai.

Martxoak 29: greba orokorra #m29greba - Gehiago irakurri

Jubilatu arte ez zazpi milatik jaitsi

2012/03/27

Udaberriarekin batera 68 urte bete dituen arren, ez omen du oraingoz jubilatzeko asmorik. Are gehiago, plana egina du, 68tik 78ra bitartean mendian jarraitzeko eta, 78tik aurrera, berriz, bizi; bestelakorik gabe, bizi. Eta “mendian jarraitzeaz” zer esangura ote duen galdetu diodanean, berak erantzun: “7.000 metroren bueltan”.

Jubilatu arte ez zazpi milatik jaitsi - Gehiago irakurri

haize berria liburutegietan

2012/03/27

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura diputatu Ikerne Badiolak Euskal Liburutegi Nazionalaren alde.

haize berria liburutegietan - Gehiago irakurri

Lerroburuak ala burulerroak?

2012/03/25

Jose Migel Barandiaran aitajaunak esan ohi zuen izenik duen oro izan badela nonbait. Eta, seguraski, Euskadi Irratiaren albiste-faktorian behin eta berriz errepikatu ohi dituzten “lerroburuak” izan ere izango dira izenaren jabe, auskalo zelan asmatzea batere samurra ez den arren.

Lerroburuak ala burulerroak? - Gehiago irakurri