Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kazetaritza, maldan behera

Kazetaritza, maldan behera

Amatiño 2012/05/22 23:00
Espainiar kazetaritzak gero eta gehiago nahasten ditu informazioa eta iritzia, zenbait egunkari eta kazetari ezagunen xedea politikagintza da, politikariek kazetarientzat hitzegiten dute eta kazetariek politikarientzat idatzi, hainbat komunikabide taldek elkarren kontra dihardute itxurak ere gorde gabe, albisteak erosi eta saldu egiten dira, gezurra takean-potean dabil eta, isekaz gero, “la situación es grave, pero no seria”.

Jendeak baleki zelan egiten diren saltxitxak, polítika eta kazetaritza… saltxitxak jango ote lituzke, botoa eman eta komunikabideak kontuan hartu? Honako jarrera ezkorraz ekiten dio Ramon Miravitllas kazetariak “Los nuevos déspotas del periodismo político” saiakerari. Logika hori ondo dago baina, behar bada, ez da aproposena. Saltxitxak onak dira, gustuko ditugu, osasun eta kalitate-kontrol zorrotz guztiak pasatzen dituzte eta ez dut inor ezagutzen saltxitxak jatearren ondo ezik jarri denik.

Baina nahiz adibiderik aproposena ez erabili, begi bistakoa da kazetaritzak maldan behera egin duela azken hogei urteotan. Espainiar kazetaritzak iparra galdu du botere politiko eta ekonomikoen artean eta, egoera nekez gaiztotu zitekeela uste arren, gizarte-sareak buru-belarri sartu dira… ezer gutxi konpontzeko, besteak beste.

Sare-kazetaritza

Gizarte-sareetako kazetaritza: “Las redes ya son parte del periodismo del siglo XXI. De un periodismo en que los informadores ya no decidimos lo que debe saber el público y lo que no”.

Hala ere “la red no arma mundos coherentes como el periodismo impreso en su tarea de cada jornada. Las redes sociales intercambian rumores e inexactitudes como noticias y no porque los periodistas hayamos dejado de ser los amos de las noticias la colectivización ha de dar lugar a un proceso más transparente y preciso”.

Negoziorik eza: "Hasta la fecha no hemos sabido crear un consumo diferente, un nuevo modelo de negocio, o sea, una industria con más calidad y creatividad, sino un universo de esoterismo, pornografía, periodismo político local de homenaje e intrascendencia”.

“Parece que la cultura moderna consista en sentarse, mirar, teclear y callar, que el pensamiento ya no sea fuente de creación y de rebeldía”.

Miravitllas

             Felip Puig, Kataluniako Barne sailburua, eta Ramon Miravitllas, aurkezpen-egunean

Miravitllas2

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: