Blogak
Aldatzeko gertu
2012/09/12Ez nau ni gaur politikak Madrila eraman, ekonomiak baino, eta gizarte-esparru honen inguruan lan egiten duen jendea arduratuta ikusi dut, atzo Bartzelonan gertatuaz. Ez --ea asmatzen dudan adierazten— atzoko manifestazioak esangura dezakeenaz arduratuta, manifestazioaren aurkako argudiorik ezaz baino. Inor ulertu ezinak inoren iritziarekin bat etorri ezinak baino gehiago asaldatu ohi gaitu. Ulergaiztasuna adostasunik eza baino aztoragarriagoa da.
Fontana eta Muguruza, bi elkarrizketa
2012/09/12Hasi beharko da harriei goroldioa kentzen, azken hilabete honetan ez baitut txoko hau eguneratu.
Bidaia baten kontakizun tuiteatua (bat)
2012/09/12Abuztuan egindako bizikleta-bidaiaren kontakizun laburtua, 140 karaktere baino gutxiagoko esaldietan idatzia
"Perdona" (Lourdes Oñederra, Begi Ertzetik)
2012/09/11Egunotan antzinako paper zaharrak begiratzen eta garbitzen jardun dut. Tartean hainbat artikulu eta prentsa-errekorte. Horietako bat dakart hona, Lourdes Oñederra irakasle eta euskaltzainak idatzia (Egunkarian? duela 10-12 urte?). Orain arte ikuspegi baikorragoa neukan euskararen egoeraz, baina azkenaldian etsipenak harrapatu nau; Oñederrak orain dela hainbat urte aurreratu bezala. Ez, ez zuen larregi exajeratzen: "aro formulaikoa" zain dugu. Benetan mugitzen ez bagara, behintzat.
Herensugetan
2012/09/11Gorkak dragoiak ikusten omen zituen han-hemenka. Baina semeak diotsa dragoiak ez direla existitzen (sic) eta emakumeak, berriz, dragoiak, inon egotekotan, Gorkaren buruan baino ez zeudela. Horra azken berrogeita hamar urteotako historia, dragoirik gabeko dragoi-historia. Norberak esan eta norberak sinetsi.
Arrate Egunak lagatako 5 erretrato
2012/09/09Atzo, irailak 8, Arrate Eguna ospatu genduan eibartarrok. Urteko jairik onenetakuak, gutako askondako. Berezixak dira. Ikasturte hasieran; mendixan; zelai txiki samarrian; dan-danok alkarrekin (nausi eta gazte, txiki eta haundi, gorri eta zuri, gaupasero eta erromes). Hamentxe, atzoko egunak lagatako 5 flashazo gure Polaroid zaharrakin.
