Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Autonomiak, ahulen onuragarri

Autonomiak, ahulen onuragarri

Amatiño 2012/07/15 11:20
Ondo dago espainiar autonomien arteko konbergentzia aldarrikatu beharra, baina komeni ere komeni litzateke europar estatuen arteko konbergentzia helburutzat hartzea. Katalanek gogoko ez duten bezalaxe euren produktibitateaz Extremadurako funtzionarioen soldatak ordaindu behar izana, Alemaniako langile soilek ez dute ulertzen zergatik euren zergez Andaluziako golf-zelaiak ureztatu behar diren.

Krisiak areagotu du espainiar estatuaren ganbaran sekula erabat ihartu ez den autonomien aurkako jarrera. Segurutik hainbat barrutitan nagusitu diren gehiegikeriek, iruzurrek eta ardurarik ezek egoera zaildu baino ez dute egin baina, esanak esan, krisiaren ardatza beste nonbait bilatu behar da.

Urteak joan eta urteak etorri, Euskal Herria, Katalunia eta Madril XIX. mendetik dira Andaluzia, Extremadura eta Gaztela-Mantxa baino aberatsagoak, eta ezin gero esan euren arteko aldea azken hiru hamarkadotan handitu denik. Adibidez, 1950 urtean, diktadurarik eta zentralismorik latzenean, Madrilgo errenta per kapita Extremadurakoa baino 3,4 bider handiago zen. Mende erdi geroago, 1,8 aldiz baino ez da. Ezin esan behintzat autonomia-sistema eskualde ahulen kaltetan egokitu denik. Alderantziz, Extremadurak inori onurarik zor izatekotan, demokraziak erakarri zion autonomia-sistemari zor dio, eta ez  Francoren diktadurapeko zentralismoari.

Gainera, datu guztien arabera, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan lanean dihardutenetatik funtzionarioak %26 eta %17 diren artean, Katalunian eta euskal lau herrialdeetan %9 eta %11 dira, hurrenez hurren. Aldi berean ezin ezkutatu, Euskal Autonomia Erkidegoa, Madril eta Nafarroa lehenak diren artean produktibitatez, hezkuntzaz eta ikerkuntzaz gehi garapenaz, Extremadura, Andaluzia eta Gaztela-Mantxa azkenak direna.

Gertatzen da, ordea, jendearen, ondasunen eta zerbitzuen mugikortasunak aldeak murrizten dituela eta, gainera, garbi ere ez dago batere garbi zein den teoria bi hauetatik egiazkoena, alegia: zenbaiten ustez merkatuak eta lehiakortasunak produktibitatea eta ongizatea suspertzen dituzte eta luzera, beraz, aldeak soildu. Beste hainbaten iritziz, osterantzean, merkatuak eta lehiakortasunak ahaltsuen mesedetan jokatu ohi dute eta, horretara, aldeak gehitu.

Bada datu bat inoiz gutxitan gogoan hartzen dena. Hainbati entzunez gero badirudi espainiar autonomia-sistemak biztanleen arteko aldeak areagotzen dituela eta, ondorioz, hiritarren arteko elkartasuna inausi. Haatik, inoiz ere aipatzen ez den arren, eskarmentu handiko barne-banaketa duten hainbat estatu sendotan, Erresuma Batuan zein Alemanian kasu, eskualdeen arteko aldeak Espainian baino nabarmen handiagoak dira. Baita Frantzia zentralistan ere.

Horretara, arazoa beste nonbait dago. Ondo dago, bai, espainiar autonomien arteko konbergentzia aldarrikatu beharra, baina komeni ere komeni litzateke europar estatuen arteko konbergentzia helburutzat hartzea. Katalanek gogoko ez duten bezalaxe euren produktibitateaz Extremadurako funtzionarioen soldatak ordaindu behar izana, Alemaniako langile soilek ez dute ulertzen zergatik euren zergez Andaluziako golf-zelaiak ureztatu behar diren.

Convergencia regional

Testuak gauza bat salatu nahi du eta taulak beste bat adierazi: “Una España a dos velocidades. La crisis ahonda las diferencias regionales y pone en peligro la convergencia entre las autonomías" (Actualidad Económica. Julio, 2012).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: