Blogak
Sylvain Luc-en eta Jean-Marie Ekairen arteko bat-batekoak
2013/07/27Donostialdea Jazzaldian murgilduta dagoen asteburu honetan eratu da, Hendaian, “Guitaralde” deritzon gitarra-jaialdiaren hiru eguneko egitaraua, 2005etik hona urtez urte gorantza datorrena. Besteak beste, Santiago egunez, Sylvain Luc baionarrak aparteko saioa eskaini zigun, zer esanik ez, amaiera aldera, Jean-Marie Ekai lohitzundarraren laguntzaz. Eskerrik asko bioi.
"Baztanga eroa" fanzinearen 3. zenbakia
2013/07/26Online irakur daiteke fanzine honen zenbaki berria
Euskaldun muturdun
2013/07/25Lan-kontuak direla eta, hots egin didate telefonoz Valladolidetik. Entzun beharrekoak entzun ondoren, diotsat: “oso ondo, baina gaur jai da eta bihar erantzungo dizut”. Eta diosta: “Jai? Nolatan jai? – “Bai, Santiago…” – “Sí, si… Santiago y cierra España, qué morro tenéis los vascos!”
Eta nork defendituko du hurrengo belaunaldia?
2013/07/23Inork uste al du enpresak ito lehenik, merkatutik uxatu gero, eta itxi azkenik, langileen mesedetan izango dela? Benetan? Seguru ez dela hurrengo belaunaldiaren bizkar izango? Ondo dago jasangarritasuna, iraunkortasuna, “deshazkundea” eta horrelako hitz potoloak aldarrikatzea baina… norberaren burutik hasiko bagina?
"Euskera bizirik", euskara ikasteko ikastaro multimedia (1967)
2013/07/22Living language courses. Euskera errez eta aguro ikasteko era berria. 40 ikaskai 4 diskotan.
Interneteko komunikazioen segurtasuna III: Anonimotasuna
2013/07/22Interneteko komunikazioen segurtasunari buruzko artikulu-sorta honen barruan, aztertu dugu nola bermatu daitezkeen konfidentzialtasuna (mezu pribatu bat hirugarrenek ez atzematea) eta autentifikazioa (gure solaskidea berak dioena dela egiaztatzea). Oraingoan, Interneten anonimotasuna ziurtatzeko bideak landuko ditugu, eta, ikusiko dugunez, aurreko bietan bezala, gako publiko bidezko kriptografia dago honen oinarrian ere.
Borodinen notturnoaren kimika
2013/07/20Alexander Borodinena da musikaren historia guztian zehar burutu den notturnorik ederrenetakoa. Borodinen erestia polita da aurrenengo bider entzuten denean; plazerra, bigarrenean eta bekatu larria, berriz, hirugarrenean. Merezi du.
