Klerimanez jantzitta kiko artian
Aurreko baten, Galiziako prozesiño honen bideua ikusi najuan. Mezia entzunda, herri txiki bateko jentiak ermittiari bueltia egitten detsa, abaria eta santu bat aurrian dakela. Baiña bandiak jotako musikia... pizkat “arrarua” da! Halan be, iñok ez detsa erreparatzen itxuria; abariak azken momenturarte behintzat ez dau muturra okertzen, “El coche fantastico” sintonixian konpasekin.
Gaba horretan bertan, aspaldiko amesik dibertigarrixena izan neban. Nere sentsaziñua oso luze iraun zebala da; baiña ba dakitt hori zihero subjetibua dala (igual hamar minuto izan ziran bakarrik). Edozelan be, normala danez, esnatu nintzan momenturako zati txikixak baiño ez nittuan gogoratzen, eta guztiz ez ahaztiarren hau da 7:00etan jaiki eta chi-kung egin ostian idatzi nebana.
"Familixako bazkarixa dakagu super-restaurante erraldoi baten. Beste zientoka lagun dagoz bertan, uste eze kiko estiloko ospakizun baten-edo... Kontua da ni, probokatzaille senez edo, kleriman batekin jantzitta juan naizela eta oso ondo pasatzen dot, senidien lotsarako: lehelengo konplizidade begiradak datoz (abade prekontziliarrena, urrez eta pielezko abrigodun andrena...) baiña segiduan eskandaluzko begiradak, adarra jotzeko asmuakin konturatzian... Aspaldi etxuat hain ondo pasau amesetan, eta parrandiak denpora luzian iraun dabela dirudi (lehelengo platera, bigarrena eta postrian detalle lanbruak gogoratzen dittudaz)."