Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ehun urtetik behin foruak kendu beharko lizkigukete

Ehun urtetik behin foruak kendu beharko lizkigukete

Amatiño 2013/11/19 23:55
Hamaika laguneko kataluniar taldea izan berri dugu Bizkaian, zenbait energia-industria bertatik bertara bisitatze aldera. Eta, bide batez, bi gune zehatz ezagutzeko eskaria egin dute: Guggenheim eta Gernikako Batzarretxea. Museoa ikusi nahi izana normal samarra da honelakoetan; Gernikaraino joan nahia, ostera, ez da inondik ere ohikoa.
Ehun urtetik behin foruak kendu beharko lizkigukete

Enbor zaharra

Katalanek ez zuten, horratik, orain dela hirurehun urteko enbor zaharra ikusi nahi, ezta Iparragirreren gitarra jo ere. Kataluniarrrek, lehen eta behingoz, nahi zutena zera zen: euskal foruen nondik norakoaren berri jakin, egungo egoera zertan den galdetu eta foru-sistemak, gaur eta hemen, eskaintzen dituen ahalak (kontzertu ekonomikoa, tarteko) aztertu.

Badakit, bai, zenbait euskal abertzale amorraturi nabarmen limurkor zaiola azken bizpahiru urteotan Katalunian biztu den aldarri-giroa; sumatu ere sumatzen dut, gure arteko hainbati galdetuz gero, Katalunian gertatzen ari dena sekulakoa irudituko zaiola eta gurea, berriz, hutsaren hurrengoa eta motel samarra. Baina, hala ere, ikustekoa zen Gernikara hurreratu ziren katalanen enbidia. Felipe V.aren mehatxuak indarrean dirau 300 urte geroago.

Eman eta zabal zazu... Zein sutsuak garen gero inoiz lortuko ez ditugun eskakizun arolak aldarrikatzen eta zein arinak, aldiz, beste inork ez dituen egiazko ahal sakonak gutxiesten. Merezi ez ditugun ahalak ote? Ehun urtetik behin foruak kendu egin beharko lizkigukete, hartaz jabetzeaz gainera lar aspertu ez gintezen.

Kimua620

Kimu berria

Gernika

Gernikako Batzarretxea, euskal erakunde-egoitzarik erromantikoenetakoa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: