Blogak
Antxon Sarasua, “Organistanekua”
2013/12/31Antxon Sarasua musikagilea Arrateko Ama Birjinaren altzokoa da, Arrateko eliza-barruko itsasontzian mundura jaioa. “Organistanekua”, Juan Bautista Gisasola (1886-1948) ereslariaren ilobaren biloba.
Gurasuenera oiñaz, makillan bisigua txintxilizk
2013/12/311885 urteko artikulu honetan, gizon edadetu batek bere gaztaroko gabonak gogoratzen dittu. Kendu intzentsu gaindosisa (idazlia abadia dala dirudi), kendu moralinia (bere sasoiko gehiegikerixen kontra idazten dabela dirudi), eta XIX gizaldi erdikaldian jente normalan gabonak zelakuak izaten ziran irudikatu ahal izango dozu.
Lege baliabideak
2013/12/30“Lege baliabideak” erabiliko ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak etxeratu ahal izateko. Gogoan hartzeko baldintza, zinez. Hain zuzen ere, EH Bilduk Gernikako Estatutua eraberritzeko orduan gogoan hartu ez duena.
Loteria nazionalak biltzen gaitu
2013/12/28Gurean ez ditugu politikak eta diruak nahasten, ezta aldarri politikoak eta loteria-jokoa ere. Euskal selekzioak biltzen gaitu iluntzeko pintxopotearen inguruan; loteria nazionalak, berriz, bakoitzaren ezkutuko bakardadean. Kontua da, ordea, batzuetan, tokatu egiten dela. Eta lar sumatu.
Ardi ulezko marragak
2013/12/27Lanazko koltxoien azken urtiak ezagututakua naiz ni. Iñoiz tokau jatan koltxoiak kalera jaistia, eta makillekin astintzen ikustia.
Ordenadore bana
2013/12/26Aittak eta amak ordenadorian tiki-tiki sarri ibillitta (telerik ez dakagu), allegau da Nikori portatil zaharra erregalatzeko eguna.
Jaioko dira berriak
2013/12/25Luis Aranberri zena 1908an jaio zen eta 2000an zendu. Ez zen geldirik geratzen direnetakoa eta, seguru gero, makinatxo bat gauza egin zituela, onerako zein txarrerako, mundu honetan iraun zuen 92 urte urrietan. Baina, esango nuke esan, sekula ez zukeela pentsatuko hamahiru urte geroago bere ondorengoek argazki hau ateratzerik izango zutenik. Nork esan du berraragiztatzerik ez dagoenik?
