Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Afrika Pirinioetan amaitzen da

Afrika Pirinioetan amaitzen da

Amatiño 2014/04/21 22:35
Afrikatik iritsi ohi zaigun haize bolada beroak ez du ekarri izaten sargoria bakarrik, baita Sahara basamortuko harearen arrastoak ere. Behar bada kale-bazterretan nekez igartzen diren zantzuak, baina mendi-tontorretako gailur zuriak nabarmen asko gorritzen dituztenak. Bistan da, Afrika Pirinioetan amaitzen da.

“Afrika Pirinioetan hasten da” delako esaldia arrunt samarra izan zen XX. mendean, Espainia Europar Batasunean 1986an sartu arte edo bai behintzat. Jatorria nabarmen lehenagokoa da, ordea. Alexandre Dumas idazleak jarri omen zuen indarrean, nahiz bera jaio aurreko mendean Frantzian zabaltzen hasia izan. XIX. mendean erabat ezaguna zen Espainian bertan eta, Unamuno bilbotarraren kasuan (que inventen ellos) izan ezik, beti ere Europako estatu garatuen artean Espainia gutxietsi nahirik han-hemenka erabilia.

Jakina, dena ez zen gutxiespen soila, ezta asmakizun hutsa ere. Historia gogoratu besterik ez dago, eta edozenbat kultura eta ohitura-mota, García de Cortazar historialariari jaramonik egingo bazaio behinik behin.

Ez dut nik esango Afrika Pirinioetan hasten denik, baina bai, ostera, Afrika Pirinioetan amaitzen dela. Edo, beste modu batez esanda, Afrikatik etorri ohi den hego haizearen aztarrenak Pirinioetaraino heldu izaten direla, Aste Santu honetan bertan nabaritu izan denez.

Izan ere, Afrikatik iritsi ohi zaigun haize bolada beroak ez du ekarri izaten sargoria bakarrik, baita Sahara basamortuko harearen arrastoak ere. Behar bada kale-bazterretan nekez igartzen diren zantzuak, baina mendi-tontorretako gailur zuriak nabarmen asko gorritzen dituztenak. Afrika Pirinioetan amaitzen da.

Tuboa

Zapatillaren "tutu" mitikoa, Aragoi eta Biarno arteko mugan. Argazki barreneko geruza gorrixka Afrikatik heldu ohi den harea besterik ez da.

Zapatilla 600

Tutu berbera, udan. "Zapatilla" zaio izena, erdialdeko harkaitz galant horren itxurarengatik. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: