Juanita
Juanita oiñ 18 bat urte ezagutuko neban, Aitor semia ezagutu eta denbora gitxira. Ordurako, gaztia bazan be, gaixorik zeguan, gaitz krudelak harrapatuta.
Ezezaguna zan emakume ha, lagun on baten ama bihurtu zan, eta deskubridu neban gurasuen gaztetako laguna be izan zala. Beraz, ezagutu bakua gertukua egin jatan.
Beragaz gitxittan egon arren, inguruko guztiak kariñoz aittatzen zeben bera, maittasun haundiz. Beran gaiñeko berba onak baiño ez dittut entzun beti. Zelan egin zetsan aurre bizitziak bialdutako kolpe latzeri, zuzen eta artez. Alkarren ezagutza egitteko aukerarik ez badogu izan be, bihotz baztertxo baten daroiat, beran famelixak eta geuriak hori transmitidu destelako, ondo ezagutu zebenak asko gura zetselako.
Zelan esan leikixo honeri? Maittasuna sinpatiaz, transmisiñoz? Ez dakit! Kontua da kariño hori zabaldu zebenak umezurtz geldittu dirala juan jakuelako, ez dabelako gehixagotan onduan edukiko. Alzheimerrak luze astindu eta mindu ostian, bakia hartu dabelako azkenian Juanitak.
Hogei urtian ahaztu ez dabenak dittut goguan: seme-alabak, loibak, famelixakuak. Musu haundi bana emongo detset, amanganako maittasuna zabaltzen jakin dabelako, ama amaiera arte maittatu dabelako: Lasai egon zeinkie, zuengan, gugan bizirik egongo dalako. Betiko.