Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Euskal batailoiaren epopeia

2025/06/14

Grava Punta (1) lurmuturrean (Gironda, 1945) gotorturik gelditzen ziren 4.000 alemaniarren aurka burrukatu ondoren, Gernikako Batailoiak parte hartu zuen Bordeleko garaipen-desfilean. Ikurrinak Frantziako Gerra-Gurutzearen domina jaso zuen gudari guztien izenean eta Charles De Gaulle (2) jeneralak zera adierazi zion Kepa Ordoki batailoi-buruari: “Nire Komandantea, Frantziak ez du inoiz ahaztuko euskaldunok gure lurraldea askatzeko egin dituzuen ahaleginak”.

Euskal batailoiaren epopeia - Gehiago irakurri

Sirât, basamortuko trantze mortala

2025/06/11

Sirât, islamiar sinesmenez, infernua eta paradisuaren arteko zirrikitu estua da. “Sirât. Trantzea basamortuan” filma (1) noiz hasiko zain patxadaz jartzen den ikusentzulea lur jota jaikiko da ordu bi geroago… jaikitzeko guraririk gelditzen baldin bazaio, behintzat. Film benetan latza, edonor, ezustean, larritzeko bestekoa. Baina ez dago munstrorik edo mamurik. Dena da oso gizatiarra.

Sirât, basamortuko trantze mortala - Gehiago irakurri

Zintzarri eta guztiko azken kontzertua

2025/06/08

Mahlerren 7. Sinfoniaz amaiera eman dio Euskadiko Orkestrak 2024-25 denboraldiari. Nork daki bohemiarraren zazpigarrena ez ote den astunegia udazken arte agur esateko baina, aitortu beharko, “Gaueko abestia” deritzonaren bosgarren mugimendua edozerri amaiera emateko aukerarik egokienetakoa dela. Erabateko frenesiaz atondua eta jantzia bai, behintzat.

Zintzarri eta guztiko azken kontzertua - Gehiago irakurri