Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Juanjo Araolaza, zilarrezko tronpeta

2024/04/13

“Aida ala iso”. Bien artean erabakitzeko orduan beti “aida” aukeratu beharreko hamarraldian jaio zen Juanjo Araolaza (Zizurkil, 1943 - Elgoibar, 2024), eta, azkenean, bihotzekoak jo behar izan du ez ustean, mokorraren zein besaburuaren aspalditxoko eragozpen latzak harenak egiteko nahiko ez zirelakoan.

Juanjo Araolaza, zilarrezko tronpeta - Gehiago irakurri

Ardanzaren ondarea: iraultza isila

2024/04/10

Jose Antonio Ardanza (1941-2024) inoiz Euskadiko lehendakari izan zitekeenik ere ez zegoen inoren burutan 1985ean. Baina, ez ustean izan bazen ere, sekula Ajuria Enean urterik gehien bizi izandako apopiloa izatera heldu zen, eta ez nolabaiteko trantsizio-maizter xume, aztarrenik nabarmenenetakoak utzitakoa baizik.

Ardanzaren ondarea: iraultza isila - Gehiago irakurri

Pandemien Ituna: EZ bakarrik da EZ

2024/04/09

OMEren larrialdi pandemikoen itunari buruzko balio handiko informazioa Eva Manich abokatuaren eskutik. Ituna aurrera badoa informazioa bera debekatuko digute, hau bezalakoak lehendabizi, gero nahi duten guztia. Argi altxatu beharra daukagu: EZ! esateko.

Pandemien Ituna: EZ bakarrik da EZ - Gehiago irakurri

Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura

2024/04/07

Erraza da gero, orain, etxe minimalistez zein abangoardiako dekorazio berritzaileaz hitz egitea, edo diseinu industrialaren garrantzia aldarrikatzea. Baina ez zen batere ohikoa duela sei hamarkada, frankismopeko autarkiaren hondarrean, helburua irautea baino ez zenean. Nestor Basterretxea izan genuen lehen urraspide haietako aitzindaria.

Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura - Gehiago irakurri

Atxuritarrak, ostera ere, ibaian gora ikusteko itxaropenetan

2024/04/03

Datorren hilean berrogei urte beteko dira ETBk sekula kanpotik egindako lehen zuzeneko (1) emanaldia eskaini zuela. Zer emango eta… Athletic txapeldunaren Areetatik Bilborainoko ibai-igoera, gabarraz, Nerbioian zehar. Hona non datorren larunbatean erabakiko den, Sevillan, hurrengo astean gabarra berberak beste aukera bat izango ote duen ala ez.

Atxuritarrak, ostera ere, ibaian gora ikusteko itxaropenetan - Gehiago irakurri