Blogak
Ohorea ohore
2008/01/22Batasunaren inguru-minguruak sarri leporatu izan dio Eusko Alderdi Jeltzaleari haren legez kanporatzea, baina atzo Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knörren aurka erabakitako epaiak zer gogorarazi ematen digu.
Údený ovči syr
2008/01/22“Údeni ovtxi sir” ahoskatu biharko litzaken izen exotiko honek, “keetutako ardi gaztaia” baiño etxok esan gura. Slovakia gaztaizalien paradisua dok, eta horregaittik Roko eta Majak ia zeozer ekarriko ete zeskuen galdetzian, ez najuan zalantzarik izan: gaztaia eta borovička.
Etorkinak
2008/01/22Etorkinak euskal gizartearen parte direnik ezin uka. Kalean, lanean, eskolan, administrazioaren egitasmoetan eta komunikabideetan ikusten eta entzuten ditugu etorkinak, egunero egunero. Badakigu zenbat diren, nondik datozen, zertan diharduten, gustura ote dauden etab.
Pilotoa nagusi
2008/01/21“Hegazkina airean dela aginte osoa pilotoarena da. Berari baino ez dagokio erabateko aginte-makila. Telebistan ere beste horrenbeste behar du izan, programa airean dela aginte guztia errealizatzailearena da”. Hauxe, orain 25 urte Alemaniako Oihan Beltzean izandako telebista-ikastaroan, behin eta berriz jartzen ziguten adibidea, eta ikastaro hartaz gogoratu naiz Iberiako pilotoak aurreko asteartean Loiun egindako maniobraren berri jakiterakoan.
