Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Langile xumeak Herriaren etsai

Langile xumeak Herriaren etsai

Amatiño 2008/03/08 02:30
Arazoa da, nonbait, Batasunaren buruzagiek horixe uste dutela. Edo horrela uste ez dutenak ez direla nagusi. Edota, nagusi badira, ez direla ausartzen esan behar zaionari esaten. Hau da, zer gerta ere, "bietan jarrai" nahi dutela.

Gertatua. Sueten garaian, Gipuzkoako herri batean. Bildu ziren, besteak beste, Batasunaren  bi burukide --guztiz ezagunak eta lehen lehen mailakoak--, bietako baten jaioterrian.

Herriko plazan daudela, horra non pasatzen den beste ertzetik begi bistan, alderdi sozialistaren zinegotzia. Eta herriko semeak esaten dio bertakoa ez den lankideari:

-- Ikusten duk espaloi hartan doan edadeko langile arrunt hura? Lanorduetatik kanpo zinegotzi sozialista duk. Eta ikusten, zenbait metro atzerago, dauden bi gazte haiek? Bere bizkarzainak dituk. Langile xume hori Herri honen etsaia baldin baduk, nik ez diat Herri honetan bizi nahi.

Arazoa da, nonbait, Batasunaren buruzagiek horixe uste dutela, langile xumeak Herriaren etsai izan  daitezkeela alegia. Edo, bestelakorik uste dutenak ez direla, antza, nagusi. Edota, nagusi badira, ez direla ausartzen esan behar zaionari esaten. Hau da, zer gerta ere, "bietan jarrai" nahi dutela.

Bai, oraindik ere, jira eta buelta, "bietan jarrai" delako leloak indarrean dirau mundu horretan, eta binomio hori hausten ez den artean borroka armatua nekez amaituko da. Dialektika horretan, teoria guztien gainetik praktikak agintzen du beti. Eta praktika zein erraza den frogatzeko, Arrasatera joan eta... arma, tiro, pum¡

Bietan jarrai  Isaias CarrascoIsaías Carrasco, en un acto del PSE en Guipúzcoa, en 2004. (Foto: AP)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: