Blogak
Egun betea, egun berezia
2008/04/20Ostirala egun berezia izan zen niretako. Hainbat gauza egin nituen, eta guztiak oso desberdinak. Gainera, eibartarrak posta-zerrendak hamar urte bete zituen.
Rudolf Trebitsch eta euskal ahotsak
2008/04/20Elkarrekin zer ikusirik ez izan arren, aldi berean zer ikusi asko duten ekintza bi aurkeztu ziren aurreko astean euskalgintzaren inguruan. Batetik, Donostian, Badihardugu Euskara Elkarteak “Euskal Herriko ahotsak” egitasmoa aurkeztu zuen eta bestetik, Vienan, Bilboko Euskal Museoak Rudolf Trebitschen euskal grabazioen zabalkundea aztertu.
2003an agindutako proiektua, Arriolaren webgunian
2008/04/20Harrigarrixa bada be, alkatiaren webgune elektoralian oindiok 2003an agindutako proiektua ikusi leike.
Eskarpinak
2008/04/20Gaur ezin izan jittuat uretara juateko neoprenozko eskarpiñak jantzi. Behin eta barriro ahalegindu arren, atzenian ezin, bihar besteko inddarrik ez atzaparretan. Gabonen ostian hasi nitzuan eziñian baina, zelan edo halan, kostata, astero lortu izan juat... gaur arte. Gaur, ostera, pot, neka-neka egin eta ezin, nahiz-ta mortalak egin eta izardittan amaittu. Zahartzarua.
"Piztia otzanak", albumean
2008/04/20Aleak sinatuko dituzte egileek liburuaren egunean, eta aurkezpena egingo dute maiatzaren 8an
Errebaleko proiektuari alegazioak egiteko plantilla
2008/04/19Norberak bere kontura helegitea aurkeztu nahi baldin badu, plantilla bat jarri dugu (gazteleraz) nahi duenak deskargatu, bete eta Udalean aurkezteko.
Aproba bako teorema
2008/04/17Erailketa politikoak salatzeko gertu ez dagoen ezker abertzaleak argi eta garbi esan du ez duela ETAren kontrako salaketarik egingo, ez omen lukeelako ezertarako balio izango. Bapo. Orduan, iritzia iritzi, ezin besteko lehen galdera honako hau baino ez da: zelan daki ezker abertzale horrek ETAren kontrako salaketak ez lukeela ezertarako balioko... ez baldin badu sekula santa aprobarik egin? Zelan daki?
