Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Amatiño 2010/10/24 20:31
Ea behingoz konturatzen garen, euskal abertzaletasunaren arazoa ez dela indarrean dauden legeek gure aldarrikapenak mugatu izana, gure indarrak legeek eskaintzen dizkiguten aukera guztiez baliatzeko baino ahulagoak direla baino.

Kamera ezkutuak ez du narraziorik behar

Amatiño 2010/10/22 21:00
Genero bakoitzak bere formato aproposa du. Literaturak nekez aurkituko du egunkaritan egoitza erosorik; egunkariak beti emango ditu albisteak liburuak baino hobeto; eta liburuak ez du inoiz telebista-kamera ezkutuak bezainbateko irudirik salatuko.

Inkestei begira politikarik egiten ez duten politikariak

Amatiño 2010/10/20 19:00
“Begira anderea, bi eratako politikariak daude. Goizean jaiki, inkestak irakurri eta emaitzen arabera erabakiak hartzen dituztenak, eta estrategia bat dutenak eta aurrera eramateko gertu daudenak, hainbatetan erabaki horrek iritzi publikoaren gehiengoaren ideien kontra jarri beharra eskatzen duen arren" (Helmut Khol, 1982).

Espainia eta Frantziaren arteko oliobiderik eza

Amatiño 2010/10/19 19:15
Zer gerta ere kontua da Espainia estatu isolatu samarra dela energia-azpiegituraz. Argindar-sarea –Frantziako zentral nuklearren elektrizitatea eskaintzen diguna— urria da, petrolio-hodirik ez dago bat bera ere, eta gas-hodia da salbuespen bakarra, euskal interesen mesedetan hain zuzen ere.

Ekonomiarik ere bada euskararen munduan

Amatiño 2010/10/17 00:00
Orain hurrengo euskarazko irratsaio-arduradunak aitortu zidan gero eta errazago eta sarriago aipatu ohi dituztela gai ekonomikoak. Berak esana “aurrekoan, estreinako, hiru enpresari bildu nituen eta… oso ondo”. Kazetaria bera harrituta lortutako balentriaz. Auskalo noiz ekin ote zitzaion euskararen normalizazioari baina, begi bistakoa gero, oraindik ere makinatxo bat falta zaigula gaina hartzeko.

Energia-paradigmaren aldaketa

Amatiño 2010/10/15 20:31
Aspaldiotan gero eta gehiago hitzegiten, idazten eta eztabaidatzen da energiaz baina gutxitan jakin izaten da, ordea, zehatz mehatz behintzat, zein den agintarien iritzia. Zentzu honetan erabat interesgarriak beraz gaur goizean bertan Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak Miramongo Teknologia Elkartegian azaldutako hildo nagusiak.

"Argindartegi" berriak, abian

Amatiño 2010/10/14 23:26
Hamar urte barru Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatuko diren hamar auto berrietatik bat argindarrez arituko da eta 40.000 argi-hornigailu inguru sakabanatuko dira han-hemenka, kalez kale, aparkaleku publikoetan zein saltoki-guneetan. Repsolek eta Energiaren Euskal Erakundeak "Ibil" sortu dute eta auto elektrikoaren iraultza abian da.

Sozialdemokrazia

Amatiño 2010/10/12 23:20
Zapaterok ez dihardu behar bada asmatzen eta sozialdemokraziak nekez agindu dezake aldaketarik Espainian, Ongizate-Estatuari eusteko gai ere ez da-eta. Baina, Zapaterok, txarrenean ere, Rajoy du aurrean, eskuin peto-petoa alegia. Euskal sozialismoak, aldiz, bera bezain sozialdemokrata –edo gehiago— den abertzaletasun jeltzalea.

Loreak moztu osteko usaina

Amatiño 2010/10/10 23:45
Zine-aretoan sartu baino ordu erdi lehenago autoz nindoala, Begoña del Tesok aurreratu zidan bere iritzia Euskadi Irratiaz: “Ez da nere gustuko, film faltsua da, baina jendeari gustatuko zaio eta nik ulertzen dut zergatik gustatuko zaion”. Pelikula ikusi ostean konturatu nintzen --aurretik sumatzen nuenez-- ni “jendea” naizena baina ezin ulertu ordea zergatik gure Begoñak faltsutzat jotzen duen filma eta zergatik besteoi gustatu behar zaigun berari gustatzen ez zaiona.

Balio erantsi bila

Amatiño 2010/10/08 10:21
Krisialdia dela-eta, enpresa pribatuen mozkin-murrizketaz hitz egin ohi da erruz, baina ez garai onei zerizkien dirulaguntzei esker jardun izan duten kultura-ekintzen egoera larriaz. Laguntza publikoen murrizketa publikoa da; enpresen esponsorizazio-mozketa, aldiz, pribatua. Makina bat kultura-ekimen mortalak jasaten ari da, isil-isilik.