Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

We want... bai ote?

Amatiño 2010/06/22 00:05
Munduan, orain baino dezente biztanle gutxiago ginen garaietan, 20.000 inguru hizkuntza izan omen ziren. UNESCOk dioenez, gaur egun 6.700 besterik ez dira geratzen, erdiek hamar mila hiztun baino gutxiago dituzte eta nekez berma omen daiteke hizkuntzen biziraupena ehun mila hiztunen azpitik. Egoera honetan euskarak aurrera egingo badu zer egin ote dezakegun aztertu du Patxi Baztarrikak “Babeli gorazarre” (Alberdania, 2009) saiakeran.

Mussolinik zapuztu zuen emaztea

Amatiño 2010/06/20 16:43
Maitasuna, eskuzabaltasuna, sexu-erakarpena, kemena, zorakeria, megalomania, gorrotoa, bakardadea, bihozgabekeria, bortizkeria, saldukeria, etsipena, ezintasuna… Denetariko sentimenduak eta zirrarak sortarazten ditu “Vincere” film gogorrak. Ikustea merezi duten horietakoa.

Nola idatzi euskaraz

Amatiño 2010/06/18 00:55
Nik gogoan dut oso noiz hasi nintzen latinez, frantsesez eta ingelesez ikasten. Normala gero. Behar bada ez da horren normala gogoan izatea noiz hasi nintzen gaztelaniaz ikasten, hitzegiten zein idazten. Ez naiz gogoratzen, ostera, noiz hasi ote nintzen euskaraz hitzegiten, ezta idazten ere. Maisurik izan ez banu moduan. Betidanik beneki bezala. Nola ikasi euskaraz idazten? Auskalo, hainbat modu izango da segurutik. Baina, lehen eta behingoz, idazten.

Tolstoi eta paparazzoak

Amatiño 2010/06/16 00:05
“La última estación” (The Last Station, 2009) filma ez da Lev Nikolaievitx Tolstoi idazlearen biografia, hil aurreko zenbait barne-eztabaidaren pasartea baizik. Auskalo gero egia ote den, baina Michael Hoffman zuzendariak berak aditzera eman duenez, “nabarmenena ez da Tolstoiren historia ote den ala ez, historia polita izana baizik”. Beraz, hortik aurrera edozerk balio du.

Berrikuntza, eraz eta moldez

Amatiño 2010/06/14 10:00
Argitalpenen azalpena erabat aldatu da azken urteotan, are gehiago euskarri digitalak nagusitu direnez gero. Paperak maldan behera jarraitzen du baina ez, ordea, erabat desagertu, teknologiak besterik ahalbideratu arren gizakion ohiturak ez baitira horren erraz aldatzen. Aldaketa horiek konpainien urteroko memorietara heldu dira eta, segurutik, berrikuntzarik berrienetakoa Ibermáticak egin du aurten.

Nuklearrak eztabaida behar omen du

Amatiño 2010/06/12 23:41
Krisialdiak eta energia garestitzeak erakarri dute aspalditxodanik etorri zetorren galdera: nuklearra… bai ala ez? Behar bada galdera erretorikoa besterik ez da, egiazko eztabaidarik ez baita gure inguruan inondik ere sumatzen.

Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik

Amatiño 2010/06/10 23:55
Euskaldunok txiki-txikitandik ikasi ohi dugu Errioxan eta Nafar Erriberan itsasaldean baino dezente euri gutxiago izan ohi dela eta badakigu isurialde atlantikoa mediterraneoa baina hezeagoa dela. Sumatu ere sumatzen dugu Bilbon, Donostian eta Baionan, Gasteizen eta Iruñean baino euri gehiago izaten dela, baina inor gutxik daki Donostian Bilbon baino %45 gehiago egiten duela eta Baionan, berriz, Donostian baino %10 gutxiago.

Kataluniako CCOOren historia-artxiboak milioi t´erdi erreferentzia

Amatiño 2010/06/08 23:47
Kataluniako Comissions Obreres sindikatuak deitua, Josu Jon Imaz Euskal Energia Klusterraren zein Petronorren lehendakaria atzo astelehenez mintzatu zen konfederazioaren Bartzelonako egoitzan "Energia i sostenibilitat" gaiaz. Bide batez, CCOOen Arxiu Històric delakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen.

Patxi Zabaletaren oroitzapenetan

Amatiño 2010/06/06 15:00
Gaur, ekainak 6, 1988tik hona urtero bezalaxe, Mikel Larrañagak eta lagun andanak gutuna argitara dute prentsan Patxi Zabaleta zenaren oroitzaz eta gomutaz. Hain zuzen ere, gaur dira hogeita bi urte ETAk Patxi erail zuela Elgoibarko kale-bazterrean. Herriko semea hil, familia izorratu eta inoren izena zikindu nahi… hiru xemaiko hitz galanten izenean. Eta, guztia, ezertarako ez.

Biribila eta kiribila

Amatiño 2010/06/03 23:55
Giza-mugikortasunak eta errepide-sareak elkarren lehian eragiten duten hazkuntza ez da zirkulua, ez behintzat zirkulu itxia. Ez da biribila, kiribila baizik, amaierarik gabeko kiribila, Edengo paradisutik hona etenik gabe hazten ari den munstrua alegia. Batere “aliena” ez gero, guztiz lurtiarra baino.