Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Carn al grill

Amatiño 2010/08/21 00:05
Han-hemenkako seinale, anuntzio, iragarki eta oharretan ez da gero euskal itzulpen txarrik falta izaten baina, sarri behintzat, akatsik gehienei igarri ohi zaie okerreko “logikaren” bat. Ugaldebietako restopean (Abanto-Zierbena) daudenetako bati, ordea, ezin ezelan ere euskal itzulpenaren nondik norakorik sumatu: CARN AL GRILL.

Fokua non jartzen denaren arabera

Amatiño 2010/08/19 00:05
Ikuspegia eta fokua ez dira inondik ere berdinak, sarri asko nahasten diren arren. Bereiztekotan, ikuspegia iritziari atxiki behar zaio eta fokua, ostera, lehentasunari.

Egutegi-orria, 1956ko urtekoa

Amatiño 2010/08/17 22:34
Nork ez du gutun, idazki, postal, bertso-paper, inprimaki edo hostorik liburu handiagoren baten orrialdeen artean inoiz gorde? Gero, handik hainbat urtera, agertu ohi dira ustekabean harako erdi sekretupeko oroigarriak, inoiz zergatik gorde ote ziren ere asmatu ezinik.

Alde egiteko premia gutxi

Amatiño 2010/08/15 11:39
Gazteen arteko lanik eza sekulakoa omen den honetan, Brasil, India eta Txina dirateke gaur egun garai bateko Flandria, Peru, Mexiko, Argentina edo Uruguay. Baina ez dirudi inork alde egin nahi duenik… turismoa egiteko ez bada.

Zuzenean entzun, telebistaz ikusi

Amatiño 2010/08/12 23:36
Organo-kontzertuak astun samarrak direnik ezin gero ukatu. Are gehiago saiorik gehienak elizetan izan ohi direnez, entzuleak aldarerantza begira eta euren bizkarraldean, berriz, koruan, han goian, organojolea bere bakardadean. Edozein espektakuluren antitesia alegia.

Amets urdina

Amatiño 2010/08/10 10:28
“Origen” (Inception) dugu egunotan euskal zine-karteldegiaren izarra, kritikaren zein publikoaren onespena duena eta munduan barrena diru-sarrerarik gehien lortzen ari dena. Panorama honetan ez dut nik esango film ganorabakoa denik baina bai, behintzat, luzeegia eta aspergarri samarra. Gaztetxoentzat zein nerabeentzat aproposa, mutilentzat batez ere.

Joxemariren omenez, gomutaz eta gorazarrez

Amatiño 2010/08/08 15:07
Telefono-deiak Debako hondartzatik atera ninduen ziztu bizian eta Oikiako industrialderaino eraman. Hamabost minuturen bueltan nere burua aurkitu nuen Joxemari Kortaren lantegi-atarian, autoa kea zeriola eta ni praka motzetan. Inpotentzia, amorrua, negargura, nora eza. Geroztik hamar urte joan dira.

Goreneko exekutibo euskaldunak

Amatiño 2010/08/05 22:50
Josu Jon Imaz Repsolen bost espainiar findegien zuzendari nagusi izendatu dutela eta, zenbait euskal komunikabidek exekutibo euskaldunik gorenetzat jo du Zumarragako semea. Ez da, ordea, egia. Seguruenik maila exekutiborik altuenean dagoen euskalduna Xabier Viteri bilbotarra da, Iberdrola Renovables enpresaren kontseilari delegatua.

Koloretako yogurren teoria

Amatiño 2010/08/03 16:40
Mariano Saratxaga Larrabeiti ingeniaria da baina badu azken urteotako gizarte-aldaketak ulertarazteko teoria: koloretako yogurren teoria. Haren ustez, hozkailua ireki eta koloretako yogurrak daudenetik, gizarte-baloreak erabat aldatu omen dira.

“Rio Ego” itsasontzia 1921an uretaratu

Amatiño 2010/08/01 00:05
Nolatan gogoan ez dudan arren, badut etxean “Deva. Botadura de un barco” deritzan argazki-kopia bat. Neurriz handituz gero, itsasontziaren izena irakurri daiteke, osta-osta baina zalantza handirik gabe: "Río Ego".