Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ez gero zezenak eta ekintza armatua nahas!

Amatiño 2010/07/30 00:05
Ez da alua izan behar. Ez dira zezenak eta ekintza armatua nahasi behar. Ezta zezenak eta politika ere. Ezta, segurutik, borroka armatua eta politika ere.

Gauzak ondo egiteko modua

Amatiño 2010/07/29 12:02
Euskal Autonomia Erkidegoa gas-sare inbidiagarriaren jabe da; Aljeriarekin, Europarekin zein Amerikarekin (Trinidad-Tobago) lotura du; egoitza bertan duen gas-konpainiak (Naturgas) 850.000 bezerooi zerbitzua eskaintzen digu eta Administrazio Publikoak –azken hamabost urteotan dirua irabazteaz gainera— 1.069 milioi euro eskuratu ditu. Bingo!

Elastiko berria, denboraldi berria... urteroko ametsak

Amatiño 2010/07/27 18:12
Athletic-ek gaur eguerdian aurkeztu du Bilboko Alhondigaren atrioan 2010-2011 denboraldirako Umbro elastiko berria. Joaquin Caparrós entrenatzailearen hitzetan: “Elastiko berria, Athletic berria, denboraldi berria... ilusio berriak”.

Ezin ba, ipurdi gainean, “atsegin handiz” jarri

Amatiño 2010/07/26 00:05
Frantziako Txirrindulari Itzuliak --eta Tourmaleteko edota erlojuz kontrako azken etapek bereziki-- hainbat sorbalda, mokor eta ipurdigain ikusteko betarik eman digu. Besteak beste, Radioschack, Caisse D´Epargne, Sky, BMC, Sungard, FDG, Robobank edo Cofidis tankerako marka komertzialak zuriz irakurri ahal izan ditugu erraz asko zenbait atzealde beltz, urdin eta gorritan. Dezente zailago, aldiz, Euskadi marka berdea laranja-koloretan

Kosovoren adibidea ez da eredu

Amatiño 2010/07/24 14:25
Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak legezkotzat baietsi du Kosovoren independentzia eta, ondotik, inori ez zaio itxaro ez zitzaionik entzun. Batzuentzat Kosovo ez da inondik ere adibide; beste batzuentzat ordea, sekulakoa omen da. Ez nator bat ez batzuekin eta ez besteekin.

Bolibarren gorpuzkiak baino zerbait gehiago

Amatiño 2010/07/21 16:45
Simon Bolibar zenaren gorpuzkiak albiste diren honetan, gogoangarri haren jaiotzaren berrehungarren urtebetzea zela eta, duela 27 urte inauguratu zen museoa, askatzailearen arbasoen ‘Errementarikoa’ baserrian bertan.

Je t´aime… moi non plus

Amatiño 2010/07/19 16:00
Brigitte Bardotek berak edo kontatzen ez baldin badigu behintzat, nekez jakingo dugu nola sortu zuen Serge Gainsbourg-ek 'Je t’aime… moi non plus' kanta ospetsua. Besterik ezean, Joann Sfar zuzendariak “Vie héroïque” filman eskaintzen digun bertsioa ederra da ederrik bada, inondik ere egiazkoa izango ez den arren.

Teoria eta praktika

Amatiño 2010/07/17 13:03
“Los geólogos de las empresas petroleras hacía años que sabían que si querían encontrar petróleo tenías que tener en cuenta concretamente el tipo de movimientos superficiales implícitos en la tectónica de placas. Pero los geólogos petroleros no escribían artículos académicos. Ellos sólo buscaban petróleo” (Bill Bryson, 2004).

Mespretxua

Amatiño 2010/07/15 23:00
Ekonomiarekiko mespretxua, alegia. Mendebaldeak bizi duen krisiaren arrazoietako bat finantza-merkatuen gehiegikeria denik ez du inork ukatzen. Inor gutxik gogorarazten du, ordea, finantza-merkatu horien nagusitasuna ekonomia erreala gutxiesteari darionik.

Norbert Tauer, euskal blogarien patroia

Amatiño 2010/07/13 17:21
Norbert Tauerrek (Pilsen, 1898 – Praga, 1983) ez zuen hogeita hamar urte kunplitu arte euskaraz ikasi baina ondoko hogeita hamarretan mila gutun baino gehiago idatzi zituen. Madrilen ekin zion euskaraz ikasteari eta gutunik gehienak Pragatik idatzi zituen. Mundu guztiko euskaltzaleei idatzi zien, Juan San Martin eta Imanol Laspiur eibartarrak tarteko. Euskal blogari-munduak santu patroirik behar izango balu, nik Norbert Tauer bera proposatuko nuke.