Blogak
Eibarko memoria historikoa (sic)
2010/10/07Eibarko udalak aurkezpen eguna izan zuen herenegun: Eibarko Memoria Historikoa jasotzeko plana aurkeztu zuen. Tira, memoria historikoa jasotzen urteak daramatzagu Eibarren. Are gehiago, esango nuke gerraren inguruko memoria jaso nahi dutela oraingoan, eta ez Eibarko memoria historikoa.
Europako txapelduna
2010/10/06Atzo, Europako "The Final of the Innovation Good Practice Competition" erabaki zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Azkenean Gasteizko Ega Master enpresak irabazi zuen eta Iñaki Garmendia zuzendari-kudeatzaileak saria jaso. Ordubete geroago, foro berberean, Gasteizko Olabide Ikastolak Europako EFQM Enpresa-Bikaintasun Saria eskuratu zuen. Inor ez zen, ordea, konturatu, Iñaki Garmendia gaztea Olabide Ikastolako ikasle-ohia zenik. Kasualitate hutsa ote?
Arantzazuko outleta
2010/10/05Makinatxo bat urte eta mendetan bildutako liburutegia jendaurrean azaltzeko asmotan edo, Arantzazuko frantziskotarrek hilabete honetako sei jai egunetan (bost igande eta hilaren 12a) liburu azoka antolatuko dute Arantzazuko bertako argazki-erakusketa geletan.
Las Gobas
2010/10/041996 aldia izango zan ama hartu eta Trebiño aldera juan nintzanekua. VIII gizaldixan, Orientetik etorrittako errelijiño barri baten jarraitzailliak hasi ziran agertzen Euskalherrixan. Gaurko Faido, Fuidio, Laño eta beste herrixetako eremuetan orduko ermitta rupestre ederrak topau leikez.
Labordeta euskeraz
2010/10/03Aittitta maittagarrixa, kartzelako ordu illunetan guregaittik ahal hebana egitteko prest agertu hintzana. Ez haut sekulan ahaztuko.
Francok Espainia gutxietsi zuenekoa
2010/10/03Orain 50 urte, 1959an, Espainiak eta Frantziak Hondarribian gogoratu zuten hiru mende lehenago, 1659an, elkarrekin sinatutako Piriniotako Bakea. “Arriba España” leloaz 1936an Errepublika demokratikoaren aurka altxatutako diktadura militarra ospakizun hartaz baliatu zen aurreko hiru mendeetako espainiar endekapena azpimarratzeko eta Cara-al-sol kanta faxistaren “… que en España empieza a amanecer” mezua indarrean jartzeko. Gobernu militarraren ustez, espainiar inperioaren gainbehera Felipe IV.arekin hasi zen eta Francorekin batera, berriz, arnasberritzeari ekin, lehenera etorri, galdutako handitasunera itzuli.
