Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

… eta gu Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen

2023/05/09

Apirilaren 14ean. Ariane-5 espazioko suziria Guyanatik atera zen, “Juice” zunda zeramala. Misio europarra Jupiter planetara bidean abiatu zen, haren hiru sateliteen (Kalisto, Europa eta Ganimides) ingurura heldu eta bizitza posible egin lezakeen urik ba ote den aztertzeko. Bitartean, gutako hainbat Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen...

… eta gu Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen - Gehiago irakurri

Montpellierko sugea eta Eskulapioren sugea aurkitu ditugu, biak hilda, gizakiaren erruz (zelan ez)

2023/05/07

Azken asteotan bi suge eder aurkitu ditugu, biak ere hilda. Lehenengoa, Montpellierko suge bat, auto batek harrapatuta; bigarrena, Eskulapioren suge bat, makilakadaka hilda. Narrastiek hainbat mehatxu eta etsai dituzte, baina gizakia da denen artean okerrena. Zuzenean edo zeharka, belaunaldiak daramatzagu animalia eder hauek akabatzen.

Montpellierko sugea eta Eskulapioren sugea aurkitu ditugu, biak hilda, gizakiaren erruz (zelan ez) - Gehiago irakurri

Meategietako txoritxoak

2023/05/07

Astelehen iluntzean mahaingurua antolatu du Landarlan elkarteak Lazkaoko Biziola gunean: «Krisi ekosozialetik landa-eremura eta etorkizunera begira». Hizlariak: Gustavo Duch, Josebe Blanco, Jeromo Aguado eta Tere Irastortza. Joko banatzailea, Aloña Jauregi.

Meategietako txoritxoak - Gehiago irakurri

Bolivarren egiazko ametsen bila

2023/05/05

“Besterik sinestarazi nahi izan diguten arren, Bolivarren irudia ez da jarri bolivarismoaren mesedetan, chavismoaren eta beste hainbat egitasmo populisten zerbitzutan baizik” (El sueño de Bolivar y la manipulación bolivariana. Carlos Malamud. Alianza Editorial, 2021).

Bolivarren egiazko ametsen bila - Gehiago irakurri

Folletinerako bidian

2023/05/04

El Libro Negro de las Horas. Eva García Sáenz de Urturi. Azal gogorra, 384 orrialde. 2022ko ots. 2a(e)an Editorial Planeta(e)n argitaratua. ISBN: 9788408252856

Folletinerako bidian - Gehiago irakurri

Zaintza kontuak Maiatzaren Lehenean

2023/05/01

Felix Arrieta Frutos irakasleak «Zaintzaren hariak» liburuxka argitaratu berri du. Gaiarekin lotura du ere pandemia garaian, 2020ko ekainean, Zestoako San Juan fundazioko zuzendaritzako bi kideei eginiko elkarrizketa batek.

Zaintza kontuak Maiatzaren Lehenean - Gehiago irakurri

BIDAIAK. ITALIA 2002

2023/05/01

SIZILIA: Segesta, Erice, Palermo, Monreale.

BIDAIAK. ITALIA 2002 - Gehiago irakurri

Muga-mugako herri xarnegua

2023/05/01

Euskaldunok, guk geuk ere, askorik ezagutzen ez dugun arren, gure arteko muga-herririk nabarmen zaharrenetakoa da Bidaxune. Baxenabarreko ipar-iparrean, Landetako zedarrietan, gaskoien eremuan, non xarnegu hitza, zentzu txarrekorik ez ezik, berezkoa den.

Muga-mugako herri xarnegua - Gehiago irakurri