Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Luz-Saint-Sauveur - Orontze, Orhi albotik

2012/07/15

Duela hogeitaka urte Indurain bere onenean zebilenean nire txirrindulari kutunena Chiappucci zen, beti bigarren beti galtzaile. Irabazi ezin dutenek sortzen duten erakarpena, galeraren xarma. Baina 1996an Indurainek hondoa jo zuen Iturzaeta (Larrau) igotzen, eta irabazle zenean baino gehiago maitatu nuen. Pirinioetako

Luz-Saint-Sauveur - Orontze, Orhi albotik - Gehiago irakurri

Autonomiak, ahulen onuragarri

2012/07/15

Ondo dago espainiar autonomien arteko konbergentzia aldarrikatu beharra, baina komeni ere komeni litzateke europar estatuen arteko konbergentzia helburutzat hartzea. Katalanek gogoko ez duten bezalaxe euren produktibitateaz Extremadurako funtzionarioen soldatak ordaindu behar izana, Alemaniako langile soilek ez dute ulertzen zergatik euren zergez Andaluziako golf-zelaiak ureztatu behar diren.

Autonomiak, ahulen onuragarri - Gehiago irakurri

Kamiseta bati agurra

2012/07/12

1991-2012; eztok marka txarra. Halan be, badakat fondo de armarixuan hori baiño gehixago dakanik (1988 Camden Townen erosittako hori, ehun onekua kontizu, mehetuta bai baiña ondiok zulo bakarra be ez dakana...).

Kamiseta bati agurra - Gehiago irakurri

Doikuntzak doitzeko garaia

2012/07/12

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Xabier Arzalluz tarteko zen bileran, buruzagi jeltzaleak galdetu zidan: “Garatu eta garapen… azken bolada honetan ez det besterik entzuten. Ze arraio da garatu? Zer esan nahi du garapenak?”

Doikuntzak doitzeko garaia - Gehiago irakurri