Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Doikuntzak doitzeko garaia

Doikuntzak doitzeko garaia

Amatiño 2012/07/12 22:00
Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Xabier Arzalluz tarteko zen bileran, buruzagi jeltzaleak galdetu zidan: “Garatu eta garapen… azken bolada honetan ez det besterik entzuten. Ze arraio da garatu? Zer esan nahi du garapenak?”
Doikuntzak doitzeko garaia

Xabier Arzalluz. Eibar, 1977

Xabier Arzalluzentzat ez ezik, gainerako euskaldunik gehienentzat ere hitz berriak-edo ziren orain hogeita hamar urte luze “garatu” eta “garapen”. Gaur egun, ostera, nekez molda genezakeen ekonomiaren gaineko testurik hitz bi horietakoren bat lantzean behin aipatzeke.

Sasoian sasoiko lorea. Garai bakoitzari bere hiztegi aproposa dario. Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran euskaldun arrunt gutxik zekien zer zen “aurrezki kutxa”. Hamar urte geroago “jaurlaritza” esaten ikasi genuen. Hurrengo hamarkadan “birmoldaketa”; 1990etik aurrera “berrikuntza”, 2000az geroztik “nazioarteratzea” eta azken bolada honetan, berriz, “doitu” eta “doikuntzak”.

Ez dut aspaldiotan Arzalluzen berririk. Auskalo jakin-minez dirauen edo alboan amatiño-kirkelen bat ote duen oraindik ere.… Baina, zer nahi delarik, egun hauetan behin baino gehiagotan bururatu izan zait azkoitiarraren irudia, eskuak jasota, bekozko ilunez, imintzioka eta galdezka: “hainbeste doitu eta doikuntza… ze arraio dira doitu eta doikuntza horiek?”

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: