Blogak
Herri normalari gorazarre
2014/05/03Herri inguruan prestau dan ibilbide politt batetik zihar ibilli naiz umiekin. Zoragarrixa izan da: kortak; bankaletako paretak; erletokixa; karraskak (artiak), azekiak; gari soruak; almendra arbolak; hori da hamengo jentian bizimodu tradizionala, eta horixe da ezagutu doguna, eguzki sano-sano baten pian eta Moncayon etenbako begiradapian. Lituenigo, 2014ko aprillan 17 (6/8).
Alfonbra(oriental)peko historia
2014/05/02Bai: gaur egungo kristau fundamentalistak ez detse moro bati oiñordezkotzarik aitortu nahi, gitxiago Eneko Aritza erregian anaia izanda. Tutera, 2014ko aprillan 16 (5/8).
Zelatarixan altzuan
2014/05/02Gaur Moncayora hurreratu gara. Ederra izan da, eta bertako dimentsiño erraldoiekin hobeto jabetzeko balixo desku. Moncayo, 2014ko aprillan 15 (4/8).
Elefanteek musika amets
2014/05/01Errenta aitorpenaren zein lauki markatu behar da zergak "Cuando los elefantes sueñan con la música" bezalako irratsaioetan gastatzeko? Hortik abiatu eta Eusko Irratiko kaleratzeak, Diario de Navarra eta Mikel Irizar aipagai.
Emakumeak ez dira ereslari
2014/04/30Musika klasikoko edozein kontzertutara joan baino ez dago ikusteko zein ugari diren emakumeak ikusentzuleen artean. Nabarmen ere azken urteotan zenbat gehitu den emakumeen kopurua han-hemenkako orkestretan. Ezagunak, bestalde, euskal abesbatzek dituzten zailtasunak gizonezkoak emakumeak beste biltzeko. Emakumeak, oro har, gizonezkoak baino musikazaleago ematen du. Ez bide du, ordea, konpositore izaterik gogoko. Jo eta entzun, bai. Konponitu, aldiz, gizonezkoek egin dezatela!
