Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Blog Hop Project: blogean horrela idazten dut

Blog Hop Project: blogean horrela idazten dut

Mikel Iturria 2014/06/29 23:05
Idazketa prozesuari buruzko meme bat iritsi zait. Lau galdera erantzun behar. Nork emango dio jarraipena kateari?

Iñaki Muruak bidali zidan aste honen hasieran mezua: Blog Hop Project: Así escribo mi blog. Hona hemen erantzunak.

Zeri buruz ari naizen orain idazten?

Betiko martxan nabilela ezin esan. Hamar urte beteko ditu blog honek uztailaren erdialdean (zortzi urte bete zituen 2014 hasieran Pedradas-ek) eta asko jaitsi dut erritmoa. Normala ere bada: agortu egiten dira gaiak, behin eta berriz errepikatzen naizela da dudan sentsazio nagusia, sare sozialek (twitter-ek eta facebook-ek) asko aldatu dituzte gauzak, etab.

Gainbegiratu ditut azken boladan idatzitako sarrerak eta ez dakit zer esan. Seguruenik asko aldatuko ziren gauzak idazten hasi naizenetik, baina ez naiz ni hori aztertzeko egokiena.

Zabaldu parentesia. Maialen Odriozola ari da eibar.org-eko blog komunitatea aztertzen. Itxi parentesia.

Blog pertsonal bat da hau eta nire kezkak ekartzen ditut hona. Politikaz (gero eta gutxiago), kulturaz, sareko gauzetaz, Realaz...

Genero berbera jorratzen duten beste batzuekin alderatuta zein alde dago nire idazketan?

Badago jendea azkar (eta ondo) idazten duena blogean, ez zaiona asko axola nola kontatzen dituen gauzak eta nahiago duena kontatu. Ni ez naiz eskola horretakoa. Oraindik ere asko kostatzen zait blogeko sarrera bat idaztea. Buelta asko ematen dizkiet idatziei, behin eta berriro aldatzen ditut esaldiak.

Bestalde, zalantza asko izaten dut iritziak plazaratzerakoan eta, denbora pasa ahala, konturatzen naiz zalantzak handitu egin direla.

Zergatik idazten dut idazten dudana?

Hasiera batean ez nuen uste blogarekin oso urruti iritsiko nintzenik. Hau da, bloga izateko aukera eman ziguten eibar.org elkartean eta ikastaro batera joan ondoren hasi nintzen idazten. Krisiak krisi, boladak bolada, orain uste dut bizi naizen bitartean zabalik izango dudala hau bezalako etxe bat sarean. Espazio publikoa da, baina baita pribatua ere. Askatu egiten nau, barne korapiloak askatzeko balio izan dit askotan.

Hasierako garai haietan idazketa prozesuak asko balio zidan gai baten inguruan irakurtzeko, ikasteko eta iritzi bat izateko. Orain ere horretarako balio duela esango nuke.

Gehienetan sarrerak bi hizkuntzatan plazaratzen ditut, baina beti egoten dira ñabardurak hizkuntza batetik bestera. Libreago idazten al da euskaraz?

Nolakoa da nire idazketa prozesua?

Gaia behin finkatuta dudanean, idazten hasten naiz. Ez ditut borradoreak online izaten, etxeko ordenagailuan baizik, baina ez da oso ohikoa izaten egun batetik bestera uztea kontserban apuntea. Hau da, jartzen naizenean gustatzen zait errematea ematea.

Euskarazkoa behin bukatu ondoren, sarean jartzen dut, argitaratu gabe. Loturak egiten ditut, negritak erabiltzen ditut eta, argitaratzeko moduan dagoela uste dudanean, gaztelaniazkoarekin hasten naiz. Normalean euskarazkoa argitaratzen dut aurretik eta handik ordu erdira edo bigarrena. Gustatzen zait bi sarrerak lotzea beheko aldean.

Memearen jarraipena

Jarraipena eman behar nion kate honi, baina ez dakit nori pasa eta pentsatu dut egokiena izango dela hemen bertan esatea nahi duenak jarraitu dezala memea. Polita izango litzateke norbaitek jarraitzea... eta bestela, ba zer egingo diogu!

Eguneratzea: Oier Gorosabelek hartu du lekuko bat.

Blog Hop Project: así escribo, este apunte en castellano.

etiketak:
Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2014/06/30 08:30
Blogosfera auzoan kide apartak ditudala ezin uka. Mila esker, Mikel, erronkari erantzuteagatik. Jarraitzailerik izango ahal du!

Bestalde, eta idazteko estiloak estilo, blogarion kezkak ez daudela elkarrengandik oso urruti sumatzen hasia naiz; eta, inoiz maiztasuna jaitsi arren, gure "txokoak" mantentzeko asmoak ere tinko dirauela.
iturri
iturri dio:
2014/06/30 21:59
Ez horregatik, Iñaki.

Lagun blogari bati askotan esan izan diodan bezala: biok blogari hilko gara.

Amen ;-)

Iturri
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter