Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Norberaren buruari pankarta jartzeko ordua

Norberaren buruari pankarta jartzeko ordua

Amatiño 2014/06/29 23:50
Euskal Autonomia Erkidegoan, industria (%36), garraioa (%26) eta energia (%13) dira Berotegi-Efektu Gasak gehienbat eragiten dituzten sektoreak. Hiruon artean BEG-isurpenen %75 sortarazten dute.
Norberaren buruari pankarta jartzeko ordua

Gure eguneroko ihes-hodia...

Hala ere, hau egia izanik, egia ere bada industria- eta energia-sektoreek isuriak murrizteko sekulako ahalegina egin duten artean, garraioaren, zerbitzuen eta bizitegien isurpenak ikaragarri gehitu izan direla azken urteotan.

Euskal ingurumen-estatistikek oinarritzak hartzen dutenez, 1990 urtetik hona, industriaren (-%43), nekazaritzaren (-%33) eta hondakinen (-%5) isuriak nabarmen murriztu diren bitartean, energia-sektorearenak zertxobait gehitu dira (+ %7) eta bizitegien (+%27), garraioaren (+%94) zein zerbitzuen (+%101) isuriek, berriz, ikaragarri gora egin dute.

Euskal industriaren energia-eraginkortasuna adierazteko daturik esanguratsuenetakoa zera da: ekonomia-aberastasun unitate berdina lortzeko, euskal industriak, 2012an, 1990 urtean baino %42 BEG gutxiago isuri du.

Gurean, pankartak industrien atarian jartzeko joera egon izan da. Baina, behar bada, pankartok etxebizitzen zein denetariko zerbitzuen tximiniei eta ibilgailuen ihes-hodiei begira jartzeko ordua heldu da.

Kontua da, ordea, enpresak, gehienetan, inorenak izan ohi direla eta etxebizitzak eta ibilgailuak, aldiz, sarri, gureak. Protesta-pankarta inori jartzea errazagoa dela, alegia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: