Blogak
Turza
2014/08/24Ezkaraitik 4,7 kilometrora eta Larrizabala mendatepean (1.254 m.) dago Turza, berrogeitaka urteren ostean berriro iratzartzen ari den herrixka. 1960 hamarkadako industria-garapenak sukalde guztiak hutsarazi bazituen ere, mende erdiren bueltan gero eta gehiago dira eraberritzen ari diren etxeak, nahiz auzotar berriak kanpotarrak izan jatorriz. 2004ean bi hiritar baino ez zituen erroldan eta, orain, hamarren bat gehiago besterik ez.
Plaiaundiko Parkean (Txingudi) behatutako hegaztiak 2014/08/21
2014/08/23Herenegun Plaiaundira (Irun) egindako bisitan behatutako hegaztien zerrenda.
Sentsualtasuna, eguzki hiltzaillia eta piropuak
2014/08/22Queen taldian musikiakin hasitta, etxekoandre bigotedunok pozik; erretzaille estetikoki sentsualak, baiña odorifikoki “cortapedikoak”; hondarrera eguardixan juatian eskizofrenia (moreno jarri nahi, baiña protektorez kokoteraiño); eta Ondarruko graffiti polemikuen harira, Oihane Agirregoitia Bilboko zinegotzixakin desadostasuna.
Nork ordainduko du jai hau?
2014/08/21Espainiako herri-zorra bilioi bat euro adina da honezkero. Egungo espainiar hiritarrok ia 22.000 euro zor ditugu bakoitzeko. Zor hau bikoiztu egin da 2008tik hona eta murriztu ez ezik, hazten darrai minutuz minutu. Behin eta berriz onartu ohi dugu hurrengo belaunaldia oraingoa baino behartsuagoa izango dela. Horretara, belaunaldi behartsuak ordainduko al du belaunaldi aberatsak utzitako zuloa? Nork ordainduko dugu jai hau?
Empordako padurak eta Parke Naturala (Girona)
2014/08/20Rosses eta Empuriabrava turistikoen artean, Kataluniako 2. hezegunerik garrantzitsuena aurkituko dugu, Empordako Parke Naturala (izen ofiziala, Els Aiguamolls de l'Empordà) . Naturzale eta ornitologoarentzat paradisu ederra.
"Los Arañones" mendi-elkartearen urteroko bilera
2014/08/17Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-elkarteak atzo ospatu zuen urteroko bilera. Goizean goizo lauzpabost orduko mendi-buelta, ondoren lagunarteko otordua eta opari-zozketa. Bazkalostean, etenbako jarduna afalordu arte eta gero... gerokoak.
Dezibel guztiak ez dira berdinak
2014/08/14Gizarte zaratatsuan bizi garenik ez dago zalantzan. Gero eta zaratatsuagoa, gainera. Industria-iraultzak, garraio-egiturak eta hirien handitzeak eragin dute egungo zarata-kutsadura. Zarata dezibeletan neurtzen da. Dezibel denak, teoriaz, berdinak dira, jakina, Baina guztiek ez digute berdin erasaten.
Argittasunari eutsi
2014/08/13Robin Williamsen ereduan harira (63 urte optimismuari eusten!), azpitituluak euskeraz ipintziari buruz jarduteko aprobetxau dogu, bide batez, autoestimu ikasgai batzu aittatu doguz, entzuliak gure paziente batzuen adibidia jarraitzeko animauaz (zapatuan Gaur8 astekarixan argitaratuko doten artikuluan aurrerapena).
Bigarren euskal inbasioa
2014/08/11Ezkaraik 2.000 biztanle ditu neguan eta 15.000 inguru udaran. Hamahiru mila bisitari horietatik gehientsuenak euskal hiritarrak dira. Ez, duela mila urte bezala, Arabatik eta Nafarroatik joanda, Bizkaitik eta Gipuzkoatik baino. Hala ere, orduan bezala, orain ere, gehienak euskal hiztunak. Bigarren euskal inbasioa, nonbait.
Como te digo Rodrigo
2014/08/11Atzo, abuztuan 9xa, arratsalde partian “Como te digo Rodrigo” izeneko malabaristia Lekitton. Nikok ixa derrigortuta, hasierako zatitxo bat ikusi juat. Osorik ezin (afalordua zan), baiña klabe interesgarri batzu ikusteko beste bai.
