Morau, Garro eta Laboa
2000 urtia izango zan, eta Sardiñian enterru glamouroso hartan gonbidatu ilustria izan genduan: Angel Garro. Talde gehixenetan gertatzen dan modura, Kili-Kolon be gure lokal arruntaz gain –Amañako dorrien sotano heze ha-, bagenkan beste biltoki akogedoriago bat: Caserio tabernia, artian Garrok zeroiana. Urtietako harremanan eragiñez, naturala izan zan hurreratzia eta, halako baten, Estokolmoko Sindromiak jota edo, tabernarixa farandulari bihurtu zan.
Egixa esan, Sardiñen Entierruak antzerkixan kilililixa probatzeko leku egokixak dira, kuriosidadia dakanandako. Ez da gauza konprometidua (hankia sartzen badozu, ez da larrixa) baiña publikuakin kontakto zuzena dakazu, eta obserbaua izatian estres horren aurrian zela erantzuten dozun jakitzeko balixo dau. 2000 urtian diva desfile moduko bat irudikatu genduan: zinema sariketa batera datorren izar-karabania, karroza gaiñian datorrena, handik jaitsitta alfonbra gorriko bidia flash artian egitten dabena, publikuari agur egiñaz (bizitzia barkatzeko estiluan). Gero, horren ostian, eskenatoki gaiñian agertzen giñan, playback numero bana egitteko.
Playbackera bakotxak bere gustoko kantua ekarri zeban; gustokua baiño, interpretaziñorako joko pizkat emoteko modukua. Egixa esanda, kantuak ez dittudaz ondo gogoratzen: Yolandak eta Ainarak egin zittuezenak behintzat ahaztuta dakadaz; Ernestok Lenny Kravitzen bat egin zeban, “Always on the run”; Mariak “Bailando”, Paradisio taldiana (asko gustau jatan); neuk Luis Amilibian bat egin neban, “Dalila” euskeratua; eta Garrok “Zipaio laztana” izeneko kantu bat aukeratu zeban, Morau izeneko tipo batena. Hori bai gogoratzen dot, kantuan letria ez ahaztutzeko modukua zalako: poliziako batekin harreman sadomasokistia dakan “bezeruan” amodio kantua. Ikusi dotenez, Andoni Tolosa jaunan repertorixuan rekurrentia dan gaixa; autobiografikua ete?
Hori zan zan Moraukin izandako lehelengo kontaktua. Handik denpora batera, barriro topau neban aurrez aurre, kasualidadez eta ez hain modu gustagarrixan. Egixa esanda, nahikua lotsatuta nago horrekin eta sekulan ez naiz ausartu Andoniri aitortzera. Mezu honekin enterauko da, eta ia ez destan berbia erretiratzen ;-)
Argazkiak.org | Morau + Mikel Laboa © cc-by-sa: txikillana
Mikel Laboan kontzertu baten izan zan; bera ikusteko izan izan doten okasiño bakarrian. Lekeittion izan zan, ez naiz kapaza urtia gogoratzeko. Kontua da, Laboa herrira aspaldixan etorri barik zegualako-edo, frontoia topera zeguala eta usteze jentiak bera ikusteko gogo izugarrixa zekala. Han agertu zan gure Morau, bere mekaniko frakekin jantzitta, onena emoteko prest: kantu batzu egin zittuan, ez dakitt zenbat izango ziran, ordu erdi edo. Ondo; baiña jentiak atzetik zetorren munstroan zain zeguan, eta artalde moduan gabizenian, lekutan geratzen da razionaltasuna eta edukaziño ona (vide lintxamenduak). Halako baten Morauek bere zatixa amaitzera zoian, eta agurka hasi zanian, bis bat egitteko asmotan edo... Bueno. Imajinau zeinkie. Txistuak, eta edozer (nik bebai), taulatik jaitsi eta Laboari pasua emon zeixon. Uste dot Andoni gogoratuko dala: seguro une hartan ez zala eszenatokixan oso maittatua sentidu. Gero Laboa urten zan, eta horrek beste historia baterako emoten dau.
Harrezkero, ez dot ezetzik esango, Moraukin halako kulpabilidade bat izan dot. Bere lana gustatzen jata; ez naiz fan ikaragarrixa, baiña neurri baten bere gorabeherak jarraitzen dittudaz. Halan be, ezin dot burutik kendu gaba hartan berakin publikotik izan genduan kiñu zatar ha, eta bueno. Igual idazki hau tarteko bardinduko dot zorra.
Esan bihar da, hori ikusitta, ezin hobeto ulertzen dotela zergaittik ez zeban nahi izan Benito Lertxundik, bere sasoian, Bob Dylanen telonero izatia. Izan be, artista “txikixandako” pizkat arriskutsua da “haundi” batekin jotzia: mesede egin leikixo propaganda eta kurrikulum maillan, dudarik ez; baiña kalte egitteko aukeria be ba da, haren kerizpian geratzen dan neurrixan. Gazteleraz esaten dan moduan, batzutan mejor cabeza de ratón que cola de león.
Oin, Morau Beñardokin bat egin dau disko barrixa grabatzeko. Feisbukeko lagun guztiak (lagun klase berezi horrek ;-) ) bere sorkuntza prozesu guztian lekuko izan gara, kantuen zirriborruetatik hasitta, amaittu ahala ezagutuz. Pare bat urteko kontua izan da, politta. Behiñ biharra amaittuta, ganoraz grabatzia etorri da eta prest dago, halako baten, “Arrainentzako Himnoak”. Agertu besain laster, hamen eta hamen jarri dau deskargatzeko moduan. Hortaz gain, “gutizia” bat prestau dabe (azalpen eta eduki osagarrixekin), hamen eskuratu leikiana. Hamendik aurrera, diskua jirau nahi daben guztiak hona jo biharko dau: www.arrainentzakohimnoak.org
Nik jaitsi dot, eta kontsultan dakat bueltaka. Kantu batzu behintzat oso onak dirazela begittantzen jata. Batekin geratzekotan, “Gizon arruntaren seme-alaben koplak” aukeratuko neuke, gaur eguneko begixekin Xabier Leteri egindako omenaldixa edo.
Eskerrikasko Andoni!
Ezin siñistuta nabil!
Garro lagun miña dot, kantu hori Gasteizko Parral tabernan mila aldiz ipini izan dot...eta Morau etorri dan bakoitzian -zortzi aldiz, eta azkena, pasa dan astian, beti eskau izan dotzat jotzeko...portzierto uste dot behin edo bittan bakarrik eiñ dostala kasu...-.
Asike, oso gustura irakurri dot artikulua, flipau eiñdot Garron argazkixakin, eta Caserio-ko urte zoruak gogorazi dostaz bidebatez.
Bestetik, jakixu zeure fans erabatekua naizela, nahiz eta oso gitxitan jarraitxu ahal izan.
Zorixonak!!
Zezenbideko aldapako foballero porrokatua.