Transvestite King
Beste liburu baten billa, ha ez topatzian eskuan jausittako lehelengua harrapau najuan. Kontrazaleko argumentuak ez ninduan bape erakartzen (andra batek bere senarran hilketia aitortzen jok poliziakuen aurrian) eta liburuan egitturiak, egixa esan, atzeraka egitten jok: estilo ariketa aboziñaua dok, etenik bako monologo luzia, kapitulo barik.
Baiña... bistan dagok, barriro be, mamiña bera ez dala hain garrantzitsua izaten (entretenimendu aldetik behintzat) kontatzeko formia menderatzen duanian. Pertsonaje baten buruan modu sakonian infiltratzeko aukeria emoteok liburuak, eta halan, bizimodu ezin grisagua dakan etxekoandrian gorabeherak jarraittuta, oso gustora irakortzen dok. Bizkor bebai, esan biharrik ez dago, fast food dan neurrixan.
Andra zaharra zaintzen daben neskamian bizimoduak kiñu asko jittuk nere moduan geriatrian biharra egin izan dogunondako; genero aldetik be interesgarrixa izan lajeikek (sikieran etxekoandre baten azalian sartutako gizonezko idazliak asmau daben edo ez esateko), batez be etxe barruko tratu txarren munduan sartzen dan; eta Dolores Claiborne protagonistian izakeriak be –batez be poliziakuekin berbetan dagonian- emakume estatubatuar ahozikin maitagarri horrekin gozatzeko aukeria emoten jok.