Blogak
Eguzkitza euskaltzainaren omenaldi-eguneko argazkia
2015/02/23Berrogei urte beteko dira aurten Juan Bautista Eguzkitza euskaltzainaren omenezko hilarria jarri zela Lemoan. Argazkiak gogorarazten digunez, bertan bildu ziren Henrike Knörr, Eusebio Erkiaga, Juan San Martin zein Luis Villasante euskaltzainak eta Augusto Unzeta-barrenetxea Bizkaiko Diputazioaren presidentea. Bostetarik inork ez dirau egun bizirik.
Komiki digitalen tailerra eta lehiaketa, III. edizioa
2015/02/22Kurtsoan zehar Euskararen Etxera bisitan joaten diren ikastetxeetako taldeekin egiten dira
Torturei buruz Paco Etxeberria
2015/02/22Eusko Jaurlaritzak torturei buruzko txostena eskatu dio Paco Etxeberria forentseari eta horretan dihardu gizon honek.
"Gernika" ume mexikarrei azalduta
2015/02/21Alex Egia-Lis laguna Picasson "Gernika" kuadrua Mexicoko umiei azaltzen. Diasporako euskaldun honek Kukulcan eskolako bere ikasliekin egin zeban graffiti hau.
Petronorren dena da galant eta garau
2015/02/19Irrati-telebistetako hogeiren bat kazetari izan dira Petronorren findegian barrena, Konbertsio Etenaldia* zertan den bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Izan ere, albistea albiste, berrogei egunetan zehar 42 milioi euroko inbertsioa eta 1.200 langileren partaidetza ez da gero une oro gertatzen den pasadizoa.
T-Kento 2000-2001
2015/02/18Umiak erretratuak ikusten zebizela, konturatu naiz argazki honetan oso guapua agertzen naizela. Lumbersexual formala: botoia sakatzeko diño, eta nik sakatu. Eskanerra aprobetxatzeko, Lekittoko kuadrillako beste erretratu batzu sartu dittudaz. Danak 2000-2001kuak. Iñor ezagutzen? ;-)
