Hobekuntza geldoa, geldoegia; baina hobekuntza
  
  
  
    Amatiño
  
  
  
    2015/10/30 00:00
  
  
  
                   Astiro-astiro, emeki-emeki, langabeziaren datuak hobetzen ari dira. Ez gaude inondik ere 2007ko daturik onenetan, baina ezta 2012ko txarrenetan ere. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 1999-2011 arteko 14 urteetan baino txartoago gaude, baina 1981-1998 arteko 18 urteetan baino hobeto. Nafarroan, berriz, azken 37 urteotan, zortzitan baino ez dira datuok oraingoak bezain txarrak izan. 
                
            
            
        
                             
                             
