Blogak
Orain dela ehun urteko Eibar
2015/09/19Ehun urte joan dira Donostian argitaratu zenetik “Álbum gráfico-descriptivo de Guipúzcoa, 1914-1015” bilduma. Gipuzkoako 93 herrien gaineko hainbat informazio eman zuen eta 2.000 inguru argazki bildu, 45x31 zentimetroko liburu handi samarrean. Eraz eta moldez argitalpen berri-berria, ordu arte sekula aurretik egin gabekoa.
Barazki purea
2015/09/18Porruak, lekak, kalabazina eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa.
Zinemaldiaren 63. edizioan ikusiko ditudan filmak
2015/09/18Irailaren 18tik 26ra Donostian 150.000 ikusle baino gehiago bilduko dituen jaialdia.
Donostia, atsegin-herria eta zinema-hiria
2015/09/16Donostiako Zinemaldia 1953an sortu zen, baina zinea, munduan zinea zine denetik dago Donostiari atxikia edo, hobeto esan, Donostia zinemari atxikia. Donostiak 1865 urtean erabaki zuen “herri atsegina” izan nahiaren estrategia, eta hogeita hamar urte geroago asmatutako zinematografoak ezin habi aproposagorik aurkitu zuen Donostian.
Baztanga Eroa 4
2015/09/154. zenbakira iritsi da HamarHatzHandi-k egiten duen onlineko komiki fanzinea
Frantziaren menpekotasuna
2015/09/13Frantzia, 2022. Hauteskundeetako bigarren bueltako norgehiagokan geratu dira Front National eta Fraternité Musulmane alderdiak. Ohiko ezkerrak (PS) eta eskuinak (UMP), aukeran, islamdarren alde bozkatuko dute, Marine LePen-i botorik ez ematearren. Gobernua osatzerakoan, alderdi musulmanak nasai samar jokatuko du, Hezkuntza arloan izan ezik. Ondorioz, emakumeek janzkeraz aldatu beharko dute, lanari utzi eta ezkaratzera itzuli. Hezkuntza-sistemak inoizko aurrekonturik oparoenak izango ditu, islamari men egingo dioten unibertsitate-irakasleei soldata hirukoiztuko zaie eta bizpahiru emazte gazte-gazte eskainiko; eta etxera joatea nahiago dutenei, berriz, sekulako pentsioa, alde egin dezaten lasai.
Malutaz maluta, Laboak utzitako arrastoen ildotik
2015/09/10“Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan, eta ume batek esan zuen, albistea eman ziotenean, ederra zela halako egun batean hiltzea <…> haren hitzak, haren kantak, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal, elur gainean txorien hankek utzitako arrastoak bezala…” (Zazpi aldiz elur. Bernardo Atxaga, ERLEA, 1. alea, 2009)
Gerla Handian zeharko bidaia
2015/09/09GRIMM, Hans Herbert. 1928. Historia y desventuras del desconocido soldado Schlump. Ed. Impedimenta. Madrid, 2014.
