Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Argentinar dantzari-ohiaren zirrara, Nestor Basterretxearen omenez

2024/08/22

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, “Nestor Basterretxeari omenaldi-kontzertua” eskaini da bart, Hondarribiako Itsas Etxean, artista bermeotarra jaio zenaren mendeurrenean. “Erroen modernitatea” dokumentalaren proiekzioa aurrenik eta Pello Ramirez zein Nacho Sotoren kontzertua gero. Aretoa gainezka, Basterretxea zenaren hainbat senide tarteko.

Argentinar dantzari-ohiaren zirrara, Nestor Basterretxearen omenez - Gehiago irakurri

Lekeitio 1797. Se necesitan corsarios

2024/08/21

20240821: EGUNERAKETA. Normalean, kontu hauek politegiak izaten dira egia izateko. Baina batzuetan, zorionez, sorpresak daude! Horretara, Facebook sare sozialaren bitartez jakin dut (zehazki, Lekeitio Bihotzetik izeneko taldean Agustin Zaballak argitaratuta), testu hau Alberto Santana historialariak idatzinikoa dela, 2022ko abuztuaren 14ean, eta bai: dokumentu hori existitzen dela, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Artxibo Historikoan aurkitzen dela. Online ere ikus daiteke, artxiboaren webguneko bilaketa aurreratuan AJ01598/246 signatura sartuta. Bertan kartel famatua ikus daiteke, baita berorrek sortutako expedienteko dokumentuak ere, guztira 12 orrialde. Nolako plazerra, horrelako zuzenketak egitea!

Lekeitio 1797. Se necesitan corsarios - Gehiago irakurri

Kitxua, Inka Inperioaren hizkuntza nagusia

2024/08/18

Oporretan Perurainoko joan-etorria egindako adiskide iruinsemeak ekarri dit kitxua-hiztegia. Ondo ezagutzen nau, nonbait. Zenbaitek galde dezake ez ote dagoen horrelako hiztegirik online. Bai, baina batak ez du bestea kentzen. Paperari muzin egitea, internetez baliatzeari uko egitea bezain motza da. Euskarri bakoitzak bere abaguneak ditu.

Kitxua, Inka Inperioaren hizkuntza nagusia - Gehiago irakurri

Juan Luis Goenaga zendu da

2024/08/13

Juan Luis Goenaga pintorea (Donostia, 1950) zendu da gaur arratsaldean, minbiziak jota, Madrilen. Margolari espresionistak 1971an azaldu zuen bere lana estreinako jendaurrean, Parisko euskal erakusketa kolektiboan, eta 2020an, azkena, Donostiako Kubo Kutxan. 2022an, berriz, Bilboko Arte Ederren Museoak ibilbide artistikoari dagokion Xabier Sáenz de Gorbea saria eman zion.

Juan Luis Goenaga zendu da - Gehiago irakurri

Euskal Herriko burusoilak hipokratikoak dira

2024/08/11

Euskal Telebistak bildu berri ditu gazterik samar burusoildu diren zenbait emakumezko eta gizonezko, eta euren ajeak kameraren aurrean kontarazi. Denetariko iritziak baina, batez beste, berdinezak andrea ala gizona izan.

Euskal Herriko burusoilak hipokratikoak dira - Gehiago irakurri