Blogak
ETB: “egin beharrekoa egin”
2022/12/25Orain berrogei urte, 1982ko abenduaren lehen hamabostaldian, ez zegoen ETBren Iurretako lantegi berrian, ez kristalik, ez idazmakinarik, ez estudio-kamerarik, ez eta kontrol-gelarik ere. Astebete bi geroago, 1983ko urtarrilaren 1ean, ETBk estreinako lehen emanaldia igorri zuen lau haizetara.
Dinosauroei buruzko jakingarriak, komikian eta umorez
2022/12/25Harriet argitaletxeak atera du euskaraz Arnaud Plumeri eta Bloz-en komikia
Mattinek "Aska" komikia atera du
2022/12/25Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" programaren barruan egin du eta doan deskarga daiteke
"X-Venture - Gorputza krisian", manga euskaraz!
2022/12/25Kataluniako Ooso argitaletxeak atera ditu geure hizkuntzan sail honen lehen bi zenbakiak
Sáenz de Viteritarrak, Isaac, Javier eta Alberto: 100 urte medikuntzan
2022/12/21Eibarren, Viteri abizena mediku adieraren sinonimo da. Nekez aurki daiteke 40 urtetik gorakorik, belaunaldiren batean edo bestean Viteri izeneko medikurik ezagutu ez duenik. Eta, 75 urtetik gorakoon artean, berriz, bat edo bi ez ezik, baita hiru ere: Isaak, Javier eta Alberto. Aitona, semea eta biloba. Hiru medikuon arteko ehun urteko historia.
BIDAIAK. BRITAINIAN HANDIA 2001
2022/12/19GALES: GALES. CAMBRIAN mendiak, Aberystwyth, BEACONS NATURGUNEA. Black Muntains, Monmout-Trefynwy, Caerdydd-Cardiff.
Txomin Peillen, beti zabalean
2022/12/17Usurbilen ezagutu nuen nik Txomin Peillen (Paris, 1932 – Kanbo, 2022), 1974eko abuztuan. Artean 41 urte zituen berak eta nik, berriz, 28 besterik ez. Udako oporretan etorria zen Euskal Herrira, San Esteban auzoko baserriren batera. 'Zeruko Argia' astekariarentzat elkarrizketa non egingo eta, herriko pilotalekuan biltzekotan geratuak ginen.
Behin batean Loiolan
2022/12/12Hirurogei urte ez dira, gero, artaleak. Hirurogei urte, bai, Piarres Larzabalen antzerkiak irakurtzen genituela Auspoa Liburutegian: “Hiru ziren”, “Herriko bozak eta nor alkate”, “Senperen gertatua”… hura bai zela militantzia, alferkeriarik eza eta edozer ikasteko eta irakurtzeko gogoa…
