"Irati" komikia, azkenean osorik euskaraz!
Paul Urkijok zuzendutako Irati da euskaraz inoiz egindako film garestiena eta baita ikusiena ere. Merezimendu osoz, zinez ederra baita euskal mitologia, Nafarroako Erresumaren sorrera eta Pirinioak gaitzat dituen film hau. Ziur ikusi duzula eta gozatu duzula, ezta? Baina beharbada ez zenuen jakingo Irati filma komiki-sail batean oinarrituta dagoela! Alabaina, Joxean Muñozen gidoia eta Juan Luis Landaren marrazkiak dituzten komiki zoragarri hauen lehen hiru zenbakiak gaztelaniaz soilik zeuden argitaratuak 1995 eta 2004 artean, eta aspaldi zeuden katalogoz kanpo. Anomalia historiko bat zen euskal komikirik bada halakoetan gailena dena gaztelaniaz soilik egotea. Hori konponbidean jartzen hasi zen Xabiroi sailaren jarraipeneko 4. albuma, Saiak, euskaraz aterata 2007. Bada, orain, filmaren arrakasta probestuta, Erein argitaletxeak lehen hiru komikien bilduma euskaraz paratu du lehenbizikoz, Irati izenburupean Autzaren esnatzea, Boldroren domina eta Iratiren zigorra istorioak batuz. Azkenean badugu aukera film bikaina inspiratutako komiki aparta osorik gure hizkuntzan disfrutatzeko!