"Erroak" sailaren bigarren albuma atera dute, "Gizotso"
2020an ikusi zuen argia Erroak 1 – Ilargiaren orrazia komikiak, autoedizioan, horretarako berariaz sortutako Baionako Erroak argitaletxearen eskutik. Amaya Echevarriaren testua eta Tiago Battestiren irudiak dituzten komiki sail honen bigarren zenbakia irten da orain, Erroak 2 - Gizotso, eta hemen ere natura eta euskal mitologia dira gai nagusiak, horiekin lotura berezia baitute Alaia gaztetxoak eta Elorri bere izebak. Mari, Basajaun, Lamia, Tartalo, erleak eta besterekin aurkituko dituzte beraien bidean eta, izenburuagatik asmatuko zenuen bezala, jakina, Gizotsorekin.