Blogak
Intxaurrondoko komiki-solasaldiak 2017-2018
2017/10/05Aurten ere euskarazko lau saioak gidatuko ditut
Thelma eta Louise bikotearen aukera
2017/10/03Nik neuk, bide-aukeran, ez nuke nire Herriarentzat Kataluniarenarik nahi baina, behar bada, igandean botoa eman nahi izan zuten katalanei ez zaie beste aukerarik geratu.
Konjic-eko autobus geltokiaren kalea, Bosnia
2017/10/03Jugoslavia desegin zenean, Eslovenia izan zen independentzia lortzen lehena eta 63 lagun hil ziren gatazka armatu labur batean. Bosnian, berriz, 100.000 lagun hil ziren 1992 eta 1995 artean. Iaz, alabarekin, 12 urte zituela, han izan nintzen oporraldi labur batean.
Literatura fiña
2017/10/01BRECCIA, Alberto. PEIROTTI, Manuel. NINE, Carlos Alberto. D’ESPOSITO, Tomas. MANDRAFINA, Domingo Roberto. BRECCIA, Enrique. SASTURAIN, Juan. 1990. Ateak zabaldu. Euskal Panpako kronikak. Ikusager Ediciones, Vitoria-Gasteiz.
Donostiako Zinemaldiaren errutina miresgarria
2017/09/30Ez da zinezale sutsua izan behar –ezta ñoñostiarra amorratua ere— arrandiarik gabe esateko Donostiako Zinemaldia dela, euskal gizartean barrena, urteroko kultura-gertakaririk nagusienetakoa, nagusiena ez bada. Donostiako Zinemaldiaren errutina miresgarria da ni gehien txunditzen nautenetakoa.
Euskarazko komikien irakurketa kluba Gasteizen
2017/09/30Hiru komiki landuko dituzte udazken honetan Salburuko gizarte etxean
