El laberinto de las sirenas
“Galardi eta un vasco atrevido y valiente”. Hamaika bidar errepikatzen dok esaldixau nobelan zihar. Hamen, idazliak hain gustoko daben eskuizkribu zahar bat “transkribatzen “jok, kronista anonimo modura disfrazauta. Ez dok oso azkarra izan bihar izaera euskaldun prototipikua miresten dabela ikusteko: legorra, tematixa, lurtarra –edo itsastarra-. Hala be, beste pertsonajietan beste kualidade batzu jartzen jittuk –ameslarixa, kulturzalia, sentibera, griñatsua-, eta emoten destan sentsaziñua dok, idazliak berak bizi nahiko leuken gauzak dirala hórrek, ausardixa faltaz edo lotsaz ez duana egitten. Etxakixat, fistroanalistan batek eginda eukiko jok Barojan garunan azterketia seguru.
Asko gustatzen jatak idazle honen deskribatzeko formia, olerkikerixetan hasten ez danian behintzat. Herrialde diferentietako ohitturak, tipuak... bere komentarixo arrazista eta gutxiesgarri eta guzti –sasoia-, kuriosidade mugagabia jakak, eta begiratu dana begiratzen jok, parakaidistian modura. XX mende hasierako fisiognomisten kontura barre egitten jok be (dolico eta braquicefalicuak...). Kuriosua begittatzen jatak, oso kuriosua, “leísmo” nabarmena. Errelijiñuan kontrako jarkera bat be sumatu jetsat –orokorrian-, eta O’Neil pertsonai erromantikuan ahotan jartzen dittuan parrafada filosofiko-lirikuetan (Pionak ez diranak, noski, bera ez zan-eta marikonadetan sartzen) erlijiño klase asko gaitzesten badittuk be, kristautasuna ez dok zuzenian erasotzen. 1926xan ez zuan erreza izango jakiña, baiña uste dot gogua etxakola falta.
Kontaktua
Pelikulatxo baterako aiña emoten jok mikronobela honek, gaixa eta estruktura aldetik. Luistxon ikuspegi aboziñauak ñabardura desbardiñak emoten jetsazak egoera arruntei, eta horregaittik erakargarri bihurtu. Extraterrestre baten perspektibia, interesgarrixa beti. Euskal gatazkiari be afektatzen detsa honek; eta idazlian alter egua dirurixan protagonistia, ezkerreko abertzale epel itxuria hartzen detsatena, rollitoko girotik kanpo geratzen dok hain zuzen be bere kontura pentsau eta erabagixak hartzia gustatzen jakolako. Eta hori ez dok ortodoxixiakin egokitzen...
Eguneraketia: Luistxok berak esan destanez, Kontaktua bere blogian esegitta daka aspaldittik, edozeiñek irakortzeko moduan. Eskerrikasko!
Yo no soy racista pero...

Arrazistia ez nok, baiña... amorrua emoten jestek etorkin izaeria babes legez erabiltzen dabenak, bidegabekerixak egitteko. Modu txarrian jokatu –zapaldu, lapurtu, aprobetxatu- eta arpegiratu ezkeriok... “beste arraza batekua naizelako diñostak hori!” zarataka hasten dirazenak. Arrazakerixian kontrako militante zintzuak, indarra egin bihar juek halako kasuak salatu eta likidatzeko; euren burrukia bera kili-kolo jartzen juek eta.
Matxistia ez nok, baiña... amorrua emoten jestek emakume izaeria babes legez erabiltzen dabenak, bidegabekerixak egitteko. Tratu txar faltsuak salatu eta banaketetan abantaillak lortzen dittuezenak –ekonomikuak, umien zaintzan...-. Militante feminista zintzuak, indarra egin bihar juek halako kasuak salatu eta likidatzeko; euren burrukia bera kili-kolo jartzen juek eta.
Sisifo maite minez

Beste baten be, gogo haundi barik hasittako liburuak sorpresa ederra emon jestak: txapela kentzekua. Idazlian kurrikulumangaittik, tostoi feminista bat espero najuan; eta tituluangaittik, maittasunari buruzko dibagaziño aspergarrixa. Eta... topautakua, oso modu erakargarrixan –lilluragarrixan- kontautako istorixia izan dok, atzetik aurrera eta atzera flashback eta halakuekin kontauta, baiña guztiz intelijenteki, burutik ondo ez dagon emakume baten barruko laberintuan zihar soluziñuan billa bidaiatuta. Psikoanalisisak (vade retro!) nobelan papel haundixa dakan arren, ez dok papel nagusixa eta idazlia ez dok galtzen betiko pajeo gogaikarrixetan. Maittasuna eta relaziño klasien gaiñian dexente jarduten dau, baiña araurik jarri nahi barik, eta egi asko dagozela erakutsitta; gustau jatak alderdi horretatik be. Nobelian harixa momentu baten guztiz harrapauta euki nau, eta amaieria igual errezegixa dan arren, balekua da be. Sorpresaz harrapau nabelako igual, bikaiña.
Estitxu Robles-Arangiz’i buruzko monografikua
Aste honetan, Lekeitioko Arrakala Irratiko “Aittitta Raduga” saiuan, Estitxu Robles-Arangiz kantarixari buruzko monografikua izango dogu entzungai. Lapurdiko iheslari familia bilbotar ezagun baten sortua, 60-70ko hamarkadetan egin zan ezaguna bere abots harrigarrixa eta kantuen orijinaltasunangaittik. Sasoi latzak ziran baiña, eta nahiz eta leku askotatik deitzen zetsen kontzertuak emoteko, zentsuriak traba asko jarri zetsazen Hegoaldian; hala eta guzti be euskeraz kantatzen jarraittu zeban. Herrikidien partetik be arazuak izan zittuan: nahikua abertzale ez zalako edo, bere kontura ibiltzia gustatzen jakolako edo, baztartu xamarra egon zan eta gaur da eguna bere musikia ixa ezezaguna dala euskaldunen artian. Hain da eze, bere grabaketen bilduma eta berrargitarapena egin barik dagola eta hor zihar lortutako grabaketa kaskarrak baiño ezin leikezen topau.
Hiru sartualdi Iñubijan
Juan dan aste bixan, Ispasteriko Iñubija I-ra bueltau gara. Bertako aurkikuntza garrantzitsuak Euskalherriko beste espeleologia taldeko kidien atentziñua deittu dau nunbaitt, eta Aste Santuan adibidez GAES-eko Iñaki Latasak lagundu gaittu.
Pasa dan astian argazki sorta haundixa egin genduan Iñubijan, eta gure astero kronikako blogian dakazuez ikusgai euretako batzu. Aste honetan ostera, taldeko kide barrixak galeria sekundarixuak neurtzen ibilli dira topografixia praktikatzeko.
Iñubija I-ek hartzen diharduan tamañuangaittik, esan bihar da esploraziño lan nagusixa konplikatzen hasitta dagola: "esploraziño puntara" allegatzeko bakarrik 6 bat ordu bihar dira, eta handik neurtzen hasi; horregaittik, sartualdixak asko luzatu leikez eta gitxienez 4 pertsonatako ekipuak bihar dira. Gaiñera, kanpalekuak antolatzen hasiko gara koba barruan, lan lilluragarri hau ahal danik eta onduen egitteko.
Espeleologixia zer dan ikasi gura dabenak, hamen daka urrezko aukeria. Aprobetxau ADES espeleologia taldera oin sartzeko, halako aurkikuntzak ez doguz-eta urtero egitten!
Mauleko gaïza lotsagarria

Aitzinetik erranen düt harri zaharrak maite ditüdala, zaharrak direlakotz. Etxe erdi eroriak, huntzak hartutako hormak, jauregi dekadentak... Slovakiako Stary Hrad bezalakuak ba dizüe halako xarma berhezi bat...
Hala ere, ulertzen düt ondarearen babesteko eraikinak behar direla zainduak izan, zonbaitetan arraeraikiak, finean bere igaran denboren edertarzüna eta bisajea ahal besain untsa mantentzeko lanak behar direla egin.
Horregatik, ados nüzü Mauleko gazteluak behar dituen zaintza lanekilan. Xiberuako ikur bat düzü, are gehiago probentziako hiriburuarena; eta hala erabilia düzü Turisma Erakunde nahiz Herriko Etxearen partez, afixa, liburu eta bestelako gaüza publikoetan. Normala düzü gainera, alimaleko garrantzia izan baitü Xiberuako Historian.
Horregatik lotsagarria düzü bere egoera. Estimatzekoa da guztiz ikerzaliak orai arte eginiko lana, erdi-bolondresa, eta horren emaitza bikainak hantxe ditügü ikhusgarri. Bena... gaztelüaren ardüradünen ardüra eza da lotsagarria. Nula utzi daiteke hain ondare baliotsua modu horretan abandonatüa. Erran nahi beita: etxe edo eraikin zahar bat konpontzia, kanpoko huntzak garbitzia beno gehitxoago ere ba dela. Mauleko Gaztelüan eginiko arraberritze lanak hunak ditützü oso, bena motz geratu ditützü. Ba düzü langile fin bat, gaztelüari bürüzko informazionea ahal bezala ematen dizüna; ba ditützu panoak gaztelüaren partheak, historia, kuriositateak azaltzen; ba ditützü giza-idurizko manneken batzu orai dela 800 urtheko arropakin jantziak; ba ditützü beirazko kutxa batzu gaztelüan aurkitutako pieza eli bat erakusten...
Bena langileak bakarrik frantsesez mintza daiteke; ez daki üskaraz eta beste hizkuntzetan ere ez da batere untsa moldatzen.
Bena panoak eskolako haurrak eginak dirudite: photoak, testuak, paperaren gainean itsatsiak, plastiko arruntez estaliak... Gainera, heiek irakhurtzeko ia lürrean etzan behar zira. Oro frantsesez eginak ditützü, eta gerora -püblikoaren kexuengaitik segür- beste txartel batzu ditützü gainean itsatsiak, üskarazko testü llaburrekilan. Itsusia, batere profesionala.
Bena bazter güziak dituzu zikinak, hautsez beteak, ainharbe-sarez estaliak, ebiak betheriko putzuekilan... gaztelü zahar bat den arren, gaüzak amiñi bat hobeto, garbi, txukun mantetzea aise düzü.
Ez da kharioa gaztelüarentako gestio plan baten egitea. Zaindari gehiago jarri (4-5 hizkuntzatan hartatze lanen egiteko, aldika bisita gidatuetan lagüntzeko...), arkeologia eta ikerketa lanetan jarraitu, infografia lanak hobetu (pano didaktiko eta txukunak), gaztelüa garbi mantendu... Maulen, Xiberuan, gero eta gaüza gehiago egiten dira turismari begira. Ondorio logikoa düzü lekhü turistikoak zainduak egoitea. Mauleko Gaztelüaren egoera penagarriak ordea, zera erranarazten deio kanpotik datorrenari:"Nura jin girea, Xiberuara edo Afrikako herri batera?".
***
Ahal bezala idatzita, akatsak akats, uste düt suerte huntan emanik eibartarrez beno hobeki entelegatuko naütela Mauleko Gaztelüaren egoera hobetzeko ahalmena dizütenak. Hala bedi.
Youtuben zensurau nabe
Uruguayetik Gloria Zuazola lagunak bialduta, jakin dot Javiero izeneko batek 2002ko Iraillan 14ko manifan gaiñeko bideo montaje bat jarri dabela Dailymotion izeneko webgune baten. Antza danez Youtuben zentsurau egin zetselako; ez dot oso ondo ulertzen zergaittik. Nahikua harrittu egin naiz "hari konduktoria" neu naizela ikustian, La Pelota Vasca pelikulan egindako elkarrizketako adabakixen bittartez. Hasieran pentsau dot "hara! hamen politikazaleren bat gure irudixari etekiña etara nahixan" baiña ez; guztiz errespetatzen dau Pablo Gironen eta nere jarrera autonomua.
Idatzi detsat Javiero horri gurekin akordatziangaittik eskerrak emoteko. Izan be, ezelako partiduekin alineauta ez gagozenekin iñor gitxi gogoratzen da-eta...
Javiero honek ba daka web pajina bat conflicto vasco honi buruz. Ez naiz asko sartu, gaixakin nahikua aspertuta nagolako, baiña gaiñetik begiratuta itxura ona daka.
Hauxe da bideuori. Berez, worldinconflict blogan mezu honetan agertzen da:
Borrokaren gorrian
Ezer baiño lehenago, Markosek engañau nabela esan bihar dot: uste neban “Errua eta maitasuna”n aittatutako pasartez betetako liburua zala hau, euskal umorezko liburua, eta... ¡ai infelice! LAIA, ETA V, ETA VI, HASI, KAS, FANTA eta bestien letra zopan ittotzeko bildurra izan dot momentu batzutan. Tira, ez da hainbesterako izan be baiña. Liburu honetan bere buruan erretratu politikua egitten dok Bikilak, nahiko zintzo-itxuraz. Idealen alde dabizenak mitxeliñak ez loditzeko papeleta asko jakezek, eta emoten jok Bikilak figuratibo nahiz literalki betetzen dabela maxima hau; esan gura dot, idealei fidelak diranak arrakasta sozial gitxi izatera kondenatuta dagozela. Kondena gozua, bestalde, koherentziaz jantzitta dagozenendako; konzientzia lasai batek be asko balioxo jok.
Hor ibiltzen jaku ba bigotedun txikixa, 30 urtian zihar euskal itsaso zazkarran zihar nabegatzen, batzutan hondoratzen, bestetan surf egitten. Aittagarrixak dittuk neretako 60ko “esnatze” sasoiak, ezker alderdixetako atomizaziño tragikomikua, Franco hilzorixan zeguaneko herri mobimendua (asanbladak, grebak), transiziñoko desengañu eta etsipenan kontakizuna... hórrek irakortzen, ez nekixazen hainbeste gauza ikasi jittuadaz (bertsiño bat, gitxienez) eta, hori bai, idazlian bizipen pertsonalak asko arintzen jok liburua. Horretxegaittik ez nok itto letra-zopan, hain zuzen be. Piso-frankuetako bizimodu sordido eta ittogarrixa, burrukalari trebe / maittale kaskarran kontraste xarmagarrixa, militante batzun sektarismo eta sinplekerixia... abentura nobela askotarako emoten jok euskal zerak gero.
Ez duk erreza, konpai

Oso modu sinple eta ulergarrixan azaltzen dok Kuba, bere argi/illunekin, jentian zabaltasun eta superfizialidadiakin, zintzotasun eta iruzurrekin, eta maittasun haundiz. Idazliak etxok beste liburuetako hari korapillotsurik jarraitzen eta esfortzurik egin barik, linealki, joiazak paraleloki lerro argumentalak: B.-n billako nundik-norakuak, fideltasunak, eta protagonistian maittasun ilusiño-desengañua. Erreztasunak atsegiñago egitten jok irakorketia eta mezuak hobeto ulertzen dittuk (nahiz eta sobreentendido pillo bat dagozen). Segi halan, “Goldo”.


