Peter Nalitch
Gizon honen lehelengo erreferentzixia Bertxoko irratsaio bikaiñeko lagunei entzunda izan da. Errusiako musikari gazte bat da Peter Nalitch, ez konpaiñia diskografikorik ezta argitaratutako diskorik dakana. Kontzertu bakarra emon ei dau, baiña Errusiako Youtube zerbitzua jartziakin batera (pasa dan urteko Iraillian izan zala uste dot) bere musikia polborian modura zabaldu da. "Gitar" kantu-parodixian arrakastia itzala izan da herrialde eslabiarretan.
Dana dala, ondiok oso informaziño gitxi lortu leike Peter Nalitchi buruz Europa mendebaldian. Ingelesez, espaiñolez, frantsesez ezer gitxi dago eta informaziñua lortzeko modu ixa bakarra zirilikoz itzultzia da.
Paralelismo bat jartzekotan, Tonino Carotone baten modura dala esango genduke: napar makarra bat, italiar estiluan kantatzen... "Gitar" kantu zoragarrixan erabiltzen dan ingles makarroniko zentzubako hori be, azentu latino gogorrez kantauta ei dago (hala diñue errusiarrak).
Laster hasiko jakoz deika kontzertuak emoteko, eta orduan... bandaren bat formau biharko dau Peterrek, oiñ ez daka halakorik-eta. Dana dala, bere planetan ez ei dago halakorik: lehelengo, bere ikasketak amaittu eta biharrian jardun nahi dau.