Bizitza homeopatikoak
Mendigreen alua...
Lehelengo ipoiñian Harold Lloyd canotierbakuan antzo, guztiz serio bere bizitza desastrosuan zihar eruan naben modura, halako zeozer espero najuan bigarrena irakorritta be. Eta hala dok hasieran, eta nerabetzaro perpetuotik esnatu biharran dagon neskazaharra –maittagarrixa- ezagutu ahala, bere ingurukuak be pizkat maittatzen hasten garanian... rau! Herixotziak segia sartzen jok, ustekabian, irribarria erdi erdittik ebagiz. Alu halakua...
Telefono dei neutrala beti. Beste edozein telefono deiñ modukua, itxuria. Hala sartzen ei dok etxe guztietan, eta erreferentzixia norbere burua dok beti. Aittari ospittalera hots egin netsanekua:
- Me puedes poner con el de la 215 B?
- No, ese señor murió esta mañana.
- ...
Rau.
***
Alua da bai, Mendigreen hau. 24 ordu ez dittuk pasau liburua hasi nebanetik, eta amaittu juat. Hain errez irakortzen dok, eze...! Amorru pizkat emoten jok gaiñera, hainbeste diru pagauta* honen gitxi irautia liburuak. Etxagok deretxorik. Dibertigarriegixak dittuk, serixo antzian bizitzen saiatzen diran bere pertsonajiei gertatutako eguneroko “desastriak”.
Berak idatzittako beste liburu bat irakorritta jaukat bakarrik, eta harekin antzekotasunak igarri jittuadaz: euskal “zerarekiko” ikuspegi sarkastikua –atrakzio/repulsioa- adibidez.
* Eeeeez, Xabierrek berak erregalau jestan ale bat.
Eskerrikasko! Asko gozatzeko liburua dok.