El arte de cuidar y gobernar a las mujeres
(“The second thoughts of an idle fellow”, berez). Liburu hau irakortzian, batek ikusi egitten jok gaur egunian modan jarri diran monologo humoristikuen jatorrixa, inglesdun herrixetatik hona Afrika ondoraiñok etorritta. Izan be, hori dok liburu hau: hamar-hamabi bakarrizketa, gai bat hartu eta horri buruzko burutaziño umoretsuak, askotan oso intelijente eta fiñak hori bai. Hau izango ete dok hainbestetan entzundako “umore inglesa”.
Gustau jatak liburutxua, bai. Makiña bat irribarre egin jittuadaz autobusian, baitta karkara majoren bat bebai. Momentu batzutan telebisiño españoleko monologuisten bat entzutzen nenbixala emoten juan, baiña diferentzia nabarmenak gaurrera eta hona ekartzen najinduen: Jerome K. Jerome hau 1859an jaixotakua dok, eta esandako moduan bere umoria, fiña: kaka, sexu edo Leperik etxok aittatzen.