Superzure moroko bateron bat
Eguneraketa 2014-VII-16: pelikula hori euskerazko azpitituluekin ikusi zeinke.
1972-garren urtian jaixo nintzan. Ume-umetan, pelikula bat ikusi najuan telebisiñuan -artian, kate bakarra jeguan Hegoaldian- eta sakonian grabau jatazen hango irudixak. Izenburua "El fantasma del Paraíso" zuan (The phantom of Paradise), 1974-ian Brian de Palmak egindakua. Swan bañeran, fantasmia grabaketa estudixuan bere abots karraskauakin kantuan, bere arrai itxurako maskaria, eta hagin metaliko baltzak, disko prentsiak arpegixa harrapatzen detsan unia... gauza asko gogoratzen najittuan, asko inpresionau ninduan seiñalia. Baiña duda barik, eszena hau dok nere ume-garunian sakonen grabau zana. Eta seguro ez nerian bakarrik.
Oin, internetek ahalbideratzen deskuan arkeologia audiobisualari esker, orduko irudixak ikustian zirraria barriztu geinkek. Neri behintzat hala gertatzen jatak, eta ikaragarri gustatzen jatak sentsaziñuori.