Bihar teknikuetan
Apirillan 2xan, Foru Aldundixak Santimamiñe inguruan antolatutako jardunaldixen barruan, ADES taldeko Gotzon Aranzabal eta Edu Gordok emon zeben hitzaldixa: "Santimamiñeko geografixia".
Aste honetan, Iñubija I-ra sartualdi tekniko ariña egin dogu: Zisterna inguruan desobstrukziño bat, Katuaren Pausu gaiñeko galerixetan neurketa bi. Sei bat ordu.
Sartualdi ariña, bai; izan be, gogorrena urten eta gero zetorren: lokalian aspaldittik garbitzeko zain genkan materixala hartu (sokak, petatiak, mosketoiak) eta Zallo auzoko errekan garbittu. Seguraski, taldekidien gaurko agujetak gehixago izango dira honengaittik, haitzulo-ibillaldixangaittik baiño.
Datozen egunetarako, plan asko dakaguz eta zeozer aukeratu bihar: autorescate kurtsillua (taldekidiendako bakarrik), prospekziñua Iñubijako basuan, Sosokiz lezian praktikak (para todos los publicos)... segun eta zeiñek deitzen daben gurekin etorri nahixan, orduan erabagiko dogu zer egin.